Lagunsarea saioan Durango Lagunkoiaren esperientzia ezagutu dugu

Apirilaren 12an Euskadi Lagunkoia sarearen barruan dauden talde eragileetako ordezkariak Lagunsarea plataformaren bitartez bildu dira Durango Lagunkoiaren esperientzia ezagutzeko, guztira 25 lagun.
Ondarruko talde eragileko kideei elkarrizketa

Otsailean publikatu genuen berrian adierazten genuen bezala, Ondarroak Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egin du. Bizkaiko udalerriak abenduaren amaieran sinatu zuen atxikimendua, nahiz eta bi urte zeramatzaten ekimena lantzen. Orain, talde eragilea ezagutu nahi izan dugu, eta horretarako eurekin bildu gara, Euskadi Lagunkoiara atxikitzearen arrazoiak, taldearen dinamikak, herriarentzako suposatzen dituen onurak eta beste hainbat gai ezagutzeko.
Muskizeko Bakardadearen behatokia

Muskiz Lagunkoia talde eragileak bilera egin du berriro martxoan, joan den abendutik Muskizen martxan dagoen Bakardadearen Behatokia bertatik bertara ezagutzeko.
Euskadiko zahartze aktiboaren indizea Europako eta Estatuko batez bestekoa baino handiagoa da

Euskadiko zahartze aktiboaren indizea, 37,3koa, Europako eta Estatuko batez bestekoaren gainetik dago, 35,7ko eta 25,7ko puntuazioarekin, hurrenez hurren. Euskal Autonomia Erkidegoa hamaikagarren postuan dago, Europar Batasuneko 28 herrialdeekin alderatuta.