Iñigo Urkullu Lehendakariak, Euskadiko erakundeen eta adineko pertsonen hainbat elkarteren aurrean, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa aurkeztu zuen Donostian joan den uztailaren 3an.

 

Proiektu horren helburua da, gizarte esparru guztietatik, adinekoek zein gaitasun ezberdinak dituzten pertsonek (mugikortasun zailtasunak edota ezgaitasunen bat duten pertsonak) gizartean bete-betean parte hartzea, xede horretarako inguru fisikoak eta sozialak moldatuz. 

Lehendakariak nabarmendu zuen Euskadi Lagunkoia Sustraietatik  “OME-n helburu orokor batetik abiatzen den ekimena” dela, Euskadin tokiko erantzun bat eman zaiolarik. “Nire eskerrik beroena adierazi nahi dut, ekimen honek borondate partehartzaileari erantzuten baitio. Pertsona eta elkarte konprometituen aurrean gaude. Haiekin partekatzen dugu balore pertsonal zein sozialak sustatzeko helburua, gure herriaren ezaugarri izan diren balioak, hain zuzen.  Gure jokaera irekia da, eta konstruktiboak diren ekarpenak benetan funtzionatuko duten eta bizi-kalitatea hobetuko duten ekimenetan bihur ditzakegu. Adineko pertsonen esperientzia eta ezagutza behar ditugu aurrera egiteko, egungo egoera zail honetan pertsonen ongizatea hobetuko duten erabakiak hartu ahal izateko”, goraipatu zuen.

Bestetik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Kontseilari den Juan Maria Aburtok aipatu zuen “guztizko autonomia duen eta depentziarik ez duen 65 urte baino gehiagoko pertsona baten bizi-itxaropena bataz-beste 10 urtekoa” dela. Datu horien irakurketa sakona eginez gero, Aburtok azaleratu du Euskadin “65 urte baino gehiagoko pertsona talde zabal bat dagoela, guztizko gaitasun fisiko eta intelektualekin, ekarpen izugarria egiten ari direnak, ekonomikoki kuantifikatzea ezinezkoa… pertsona horiei esker gure gizarte-eredua mantentzen dugu”. “Gobernutik zahartzaro aktiboa bultzatzen duten programak bultzatu nahi ditugu. Bi alderdi dituzten programak dira: batetik, osasuna hobetzen laguntzen dutenak, bizitza ohitura aktiboa eta osasuntsuak tarteko, eta, bestetik, adineko pertsonen partaidetza sustatzen duten programak. Kontseilariak Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa balioan jarri du, “zahartzaro aktiboa bultzatzeagatik, adineko pertsonek, eragile modura, gure auzo, herri eta hiriak gune lagunkoietan bihurtzeko duten ahalera eta indarra baliatzeagatik”.

Geoff Greenek, OME-ko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarearen Kontseiluko Presidenteak, ekimena bermatu zuen: “250 hiri eta komunitate baino gehiago Mundu Mailako Hiri eta Komunitate Lagunkoien Sarearen kide dira. Orain OME-k Euskadi Lagunkoia Sustraietatik bete baitan hartzen du. Sarean egindako lana funtsezkoa da adineko pertsonekin lagunkoiak diren hiri eta komunitateen garapen egoki bat emateko”.

Lagunkoiak direla egiaztatzen duen diploma jaso zuten ondorengo Udalek:
Orio, Ordizia, Hondarribia, Idiazabal, Zumarraga, Añanako Kuadrila, Erriberagoitia, Añana, Armiñón, Gaubea, Berantevilla, Lantaron, Kuartango, Iruña de Oca eta Zambrana.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter