“Ikastaroa pertsona helduekiko praktika lagunkoiak martxan jarri nahi dituzten establezimenduentzako prestatuak dago, balore gehitua eskaini nahi dutenentzat, alegia.”
Momentu honetan 33 herrietako 318 establezimenduk burutu dute formakuntza.

 1. Ze helbururekin antolatu duzue ikastaroa?

Ikastaroa pertsona heldukekiko praktika lagunkoiak martxan jarri nahi dituzten establezimenduentzako prestatuak dago, balore gehitua eskaini nahi dutenentzat, alegia. Modu honetara, Durangoko dendariek talde honi dagozkion behar zehatzak ezagutu eta hainbat egoera kudeatzeko ezagutza izango dute, adibidez, pertsona helduak dementzia dutenean eta komertzioan bere jokaera berezia denean eman beharreko pausoak, dendara bi aldiz produktu berdina erostera joatea adibidez denbora tarte labur batean, edo gehiegizkoa den propina bat uzten dutenean. Batzuetan dendariak izaten dira horrelako jarrera beraziak antzematen lehenengoak eta erantzun lagunkoi bat emateak diferentzia marka dezake. 

Horrela, pertsona helduak hobeto artatuak sentitzen dira, bisibilitatea ematen diegu, eta aldi berean, Durangoko komertzioan urtetan fidela izan den bezeroa mantentzeko ziurtasuna irabazten dugu. 

2. Zeintzuk zarete antolatzaileak?

Euskadi Lagunkoiak, Eusko Jaurlaritzako Pertsona Helduen Sailak eta Durangoko Udalak martxan jarritako kanpaina da. 

3. Zertan oinarritzen dira ikastaro hauek?

Kanpaina honakoan oinarritzen da: 

- Ordubeteko aktbitate hezitzailea pertsona helduak dauden zentroan, eredu lagunkoiak euren negozioetan behar den bezala barneratzeko, apirilaren 3an 15:00etatik 16:00etara. Egun horretan bertan gura duten establezimenduek lagunkoitasun testa bete dezakete. 

- Bigarren aktibitate bat, apirilaren 6an (ordu eta leku berdinean), pertsona helduekin batera edadearekin lagunkoiak diren irizpideak finkatzen dituen erreflexio bat egiteko. 

- "Lagunkoiak gara" zigilua eman, establezimendu horri Euskadi Lagunkoiaren Sarean sartzeko konpromezua zabaltzen duena, leku lagunkoien maparekin batera, establezimendu lagunkoien gidan sartu, udal mailako komunikazio instrumentuak erabili...

4. Zenbat merkatari pentsatzen duzu joango direla ikastaroetara?

Sektore ezberdinetako hamar komertziok parte hartu dute: harategiak, parafarmazia, arropa eta osagarriak, optika...

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter