-
28 Ekaina 2018

- Lide Amilibia: “Toronton, Kanadan, Euskadik eta beste hamar eskualdek eta hirik eginiko aurrerapenak aztertuko dituzte, zahartze aktiboaren arloan ikasteko”
- OME gai horren gainean ari da lanean, Manchesterreko Unibertsitateko Elkarlaneko Ikerketarako Institutuarekin
- Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du
- Proiektua zahartzeari buruzko konferentzian aintzatetsi zen, Lisboan
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako “Euskadi Lagunkoia” proiektua aukeratu du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), mundu osoko 700 hirik eta erkidegok egindakoen artean, “zahartze aktiboa kudeatzeko jardunbide egokiei buruzko azterlan” kasu gisa.
Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak azaldu duenez, Euskadik eginiko aurrerapenak aztertzeko eta “hiri eta erkidego nagusietatik ikasteko, OMEk 10 hiri aukeratu ditu, munduko zenbait eskualdeetakoak, zahartze aktiboaren arloko kasu-azterlanen oinarri gisa”. Azterlan horiek aurrera eramateko, OME gai horren gainean ari da lanean, Manchesterreko Unibertsitateko Elkarlaneko Ikerketarako Institutuarekin”.
Duela hilabete gutxi, Lisboan eginiko zahartzeari buruzko konferentzian “Euskadi Lagunkoia” proiektua aintzatetsi zuten, eta proiektua bera harrera-ekitaldi batean aurkeztuko da, abuztuaren 10ean, Toronton, Kanadan.
“Mundu osoan hautatutako hamar lan, proiektu eta azterlanak azaroan beteko den txosten prospektiboan jasoko dira, eta txosten horrek “Adinekoen hiri eta erkidego lagunkoientzako munduko sarea”ren etorkizuna deskribatuko du, eta OMEren informazio-plataforma elkarreraginean nabarmenduko da”, esan du Lide Amilibiak.
OMEk, duela hamarkada bat, zenbait lan eta elkarlan egiten ditu Euskadirekin, adinekoekin hiri eta erkidego lagunkoietan egiten den lanaren inguruan. 2007an, OMEk adinekoekin hiri eta erkidego lagunkoiei buruzko lehen gida argitaratu zuen, eta adinekoekin hiri eta erkidego lagunkoietarako OMEren mundu Sarea 2010ean sortu zen, 200 milioi biztanle baino gehiago dituzten 38 herrialdetako 660 hiri eta erkidego baino gehiagori laguntza emateko.
Euskadi Lagunkoia ekimena Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du, adinekoen ongizatea hobetzeko. Ekintza-eredu gisa hautatu dute, irailean Lisboan zahartzeari buruz egingo den nazioarteko konferentziarako, “Adin guztietarako gizarte jasangarria-UNECE Ministerial Conference on Ageing”.
Eusko Jaurlaritzak jarraitutako ereduak adinekoen lekukotza eta lana aitortzen du, zahartze aktiboaren beharra nabarmentzen du eta 53 udalerritan jarduketak sustatzen ditu, hiri-espazioak hobetzeko eta espazio horiek adinekoen presentzia eta protagonismo handiagoa izateko.
“Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da, eta adinekoei eta erkidegoei beren ahalmen guztia garatzen eta gizartean beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak beren behar, nahi eta gaitasunen arabera eraikitzen laguntzen dien tresna da; aldi berean, laguntzak, babesa eta segurtasuna ematen dizkie eta proiektuaren garapeneko lider bilakatzen dira”, esan du Amilibia sailburuordeak.
Sarea
Gaur egun, euskal sarea hiru lurraldeetako 53 udalerrik osatzen dute. Herri eta hiri horiek parte-hartze komunitarioko prozesuak sortzearen aldeko apustuak egiten dituzte; udalerriaren eskumen-arloetan aldaketak sartzearen aldeko apustuak, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko; adinekoek herriko bizitzan ongizatearen sortzaile gisa irudikatzen duten ahalmenaren aldeko apustuak; eta Euskadin laguntasun-ekimenen sarea sortzearen aldeko apustuak. Zahartze aktiboa eta belaunaldi-erreleboa Europako gizarte-politiken helburu nagusietako bat da.