Jesus Mari Zaldua, jaiotzez legazpiarra eta orain dela urte askotatik Donostian bizi dena, Donostia Lagunkoian parte hartzen du eta Nagusilan Elkarteko kidea da. Oso gizon aktiboa, gizarte ongizatera zuzentzen du bere aktibitatea eta gehien behar dutenei laguntzeko prest egoten dago beti.



Elkarrizketa honetan Nagusilan Elkartean bizi duen egunerokotasuna eta Donostia Lagunkoiarekin duen hartu-emana azaldu dizkigu. Baita, urriak 1, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunak beretzat duen esanahia.

 

Urriaren 1ean Adineko pertsonen eguna ospatzen da. Nolako eguna izango dela aurreikusten duzu?
Gure aurrekoek egin duten lanaren eta adineko pertsonari bere erabakiak hartzeko eta bere etorkizunaren garapenean parte hartzeko eskubidea errekonozitzeko egiten ari garen lanaren esfortzuari aintzatespena egingo zaion guna izango da. 

Pertsona helduak gara, baina horrek ez digu hausnartzeko, elkartzeko, ditugun eskubideak defendatzeko eta guri dagokigun errespontsabilitateak hartzeko gaitasunik kentzen.

Zuretzako zer da zahartze aktiboa?
Behin baina gehiagotan errepikatu den moduan aurrera doazen diren urteei bizia gehitzeko modu bat da. Honek, 3 eremu bildu behar ditu aurretik egiaztatu berri dudana errealitate bilakatu dadin:

- Osasuna, dependentzia egoera ahal den gehien atzeratzen saiatzea, horretarako eragiketa fisiko eta mentalak eginez.
- Gizarte inklusibo eta justuago baten garapenerako elkarteetan parte hartzea. Horrek, galduta izan dezakegun gizarte harremanen mantenua egin eta pertsona bako izatearen aintzatespena lortzeko aukera emango du.
- Norbaiti laguntza desinteresatu eta justua eskaintzen duzunean sentitzen duzun poztasuna

Jarrera hauek, zahartze aktiboari beste “talante” batekin aurre egiten laguntzen dizute aurreko puntu horiek.

Nagusilan eta Donostia Lagunkoiaren partaide zara. Bi ekimenek aman komuneko eginkizunik badutela uste al duzu?
Bi taldeak adineko pertsonengana zuzenduak daude. Nagusilanek, etxebizitza eta erresidentzietan pairatzen diren bakardade kasuekin amaitzeko ekintzak burutzen ditu.

Donostia Lagunkoiak, Donostiako hiria adinekoekin lagunkoia izateaz gain, haurrak eta gazteak etorkizuneko hiritar gisa hartzeko neurrien bilaketa eta neurri horiek nola ezarri hausnartzen du. Horrez gain, adineko pertsonari bere inguruak eragiten dizkion egonezinak instituzioetara bideratzen laguntzen die.

Nagusilan eraldaketa barruan dago, jendeak bertan parte hartzera animatuko zenuke?
Inongo zalantzarik gabe. Nagusilanek, bere pentsamolde, irudi eta ekintzak egiteko garapen berriarekin, adineko pertsonen eremuan laguntza eskaintzeko prest dagoen pertsona oro taldean sartzea erabakitzen duenean harrera duina izatea, bere lanagatik elkartearekiko babestuta sentitzea eta behar duenari laguntza eskaintzeagatik poztasuna sentitzea nahi du.

Beste zerbait gehitu nahiko zenuke?
Adineko pertsonak laguntzeko, etxebizitzetako eta erresidentzietako harreman pertsonalaz gain, beste bide batzuetatik egin daitekeela argitu nahiko nuke. Telefono bidez (Hilo de plata), taldekako ekintzak (bingoa, aktuazio musikalak, koroa, antzerkia edo entretenimenduko beste edozein ekintza). Bestalde, antolakuntza, administrazio eta errepresentazio lanetan aritzen diren boluntarioen lanak ere laguntza moduan har daitezke.

Nagusilanek boluntario bakoitzak, laguntzerako orduan, bere tokia aurkitu dezan eskaintzen dituen aukerak oso zabalak dira, etxebizitza eta erresidentzietan alboan egotean egiten dituzten ohiko laguntzei garrantzirik kendu gabe.

Nik baina jakinduria eta esperientzia handiagoa duen pertsona bati, Nagusilan existituko ez balitz sortu egin beharko zela entzun nion. Baina, jada existitzen da eta gure artean da, mimatu dezagun adinekoei ematen zaien zerbitzua orain arte bezain eraginkorra izan dadin.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter