Euskadi Lagunkoiatik hiru probintzietako “Euskadi Lagunkoiako udalerrien lurralde komisioko” lehen bilerak gauzatuko dira.

Azaroaren 5,6 eta 7an Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dira hurrenez hurren.

Komisioa, sarearen barneko udalerri bakoitzeko talde eragile eta udaletxeko ordezkariez osatuko da eta honako helburu hauek izango ditu.

  • Proiektuaren buru izan.
  • Sarearen barnean dauden lurraldeko beste udalerriak ezagutzea.
  • Garapenaren berri eman eta bizipen eta praktika egokiak partekatzea.
  • Programak martxan jarri ahal izateko ideiak sortzea..
  • Arazo eta beharrak identifikatzea.
  • Lorpen eta itxaropenak partekatzea.
  • Baloratu eta programaren garapenaren jarraipena egitea.

Jardunaldi parte-hartzailea izango da eta udalerrietako hainbat bizipen aman komunean jartzeko eta horien arteko sinergiak errazteko balioko du.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter