-
14 Abendua 2018

Abenduan atxiki dira Arrigorriaga (Bizkaia), Bernedo (Araba) eta Lasate-Oria (Gipuzkoa) udalerriak ekimen honetara eta azken atzikimendu horiekin 60 udalerri dira Euskadi Lagunkoia sarera batu direnak.
Sarea 2012. urtean sortu zen, eta hurrengo bi urteetan 14 udalerri batu ziren ekimenera. Sei urte hauetan lagunkoitasunaren ekimen honetara batzen joan den udalerri kopurua hazten joan da, 2015. urtean 10 udalerri berri batu ziren, 2016an 14 izan ziren atxiki zirenak eta 11 izan dira 2017 eta 2018an batzeko erabakia hartu dutenak.
Azken urte honetan batu diren 11 udalerriak ondorengoak izan dira: Ermua, Portugalete, Mungia, Balmaseda, Agurain, Elgoibar, Bergara, Muskiz, Arrigorriaga, Bernedo eta Lasarte-Oria. Esan bezala aurtengoak kontuan hartuta 60 udalerri dira ekimenera atxiki direnak, 16 Arabar, 24 Gipuzkoar eta 20 Bizkaitar.
Araba | Gipuzkoa | Bizkaia |
Añana | Ordizia | Bilbao |
Armiñon | Zumarraga | Getxo |
Berantevilla | Orio | Abanto-Zierbena |
Erriberagoitia | Hondarribia | Ea |
Gaubea | Idiazabal | Bermeo |
Iruña Oka | Antzuola | Durango |
Kuartango | Eibar | Santurtzi |
Lantaron | Zarautz | Larrabetzu |
Zambrana | Legazpi | Abadiño |
Campezo | Eskoriatza | Basauri |
Vitoria-Gasteiz | Urnieta | Lekeitio |
Amurrio | Urretxu | Igorre |
Villabuena de Alava | Irura | Ispaster |
Maeztu | Beasain | Mendexa |
Agurain | Donostia | Ermua |
Bernedo | Zestoa | Portugalete |
Zaldibia | Mungia | |
Ormaiztegi | Balmaseda | |
Irun | Muskiz | |
Azkoitia | Arrigorriaga | |
Aretxabaleta | ||
Elgoibar | ||
Bergara | ||
Lasarte-Oria |
Testuinguru berri honek, udalerrien arteko elkartrukea erraztuko du batera lan egitea ahalbidetuz, eta horrekin, Euskadi eremu lagunkoiagoan bilakatuz.