Euskadi Lagunkoia, OMEk zuzendutako "Age-friendly Environments Programme" ekimenean oinarritzen da

eta erakunde honek, munduko kasu desberdinak aztertzen dituen “The Global Network for Age-friendly Cities and Communities Looking back over the last decade, looking forward to the next” dokumentua argitaratu du.

Proiektu bakoitzak ikuspegi desberdina duen arren, sarearen barne diren komunitate guztiek, helburu berbera lortzeko egiten dute lan: adineko pertsonak lagunduko dituen inguruneak sustatzea. Hiri eta komunitateak ikuspuntu batekiko konpromisoa hartzen dute eta interesa duten hainbat sektore desberdin zein adineko pertsonek parte hartzen dute eman beharreko pausu guztietan.

Ikerketa honetan, Sare Global honen barnean daudenek beraien esperientzia partekatzen dute orain arte izan duten testuinguru, desafio, arrakasta eta lorpenak nolakoak izan diren deskribatuz.

Euskadi Lagunkoiaren kasua aurki daiteke dokumentu honetan eta bertan, aurrekariak, testuingurua, garapenerako desafio eta estrategiak, arrakasta ereduak eta lagunkoitasun programaren etorkizuna aztertzen da.

Informazio gehiagorako jo ezazu beraien webgunera.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter