-
03 Urtarrila 2019

“Euskadi Lagunkoiako udalerrien lurralde-batzordeetako” lehen bilera parte-hartzaileak gauzatu dira 2018ko azken hilabeteetan
eta udalerrietako hainbat bizipen aman komunean jartzeko eta horien arteko sinergiak errazteko balio izan dute. Horretarako, sarearen barneko udalerri bakoitzeko talde eragile eta udaletxeko ordezkariez osatu dira komisioak.
Sare lana uztartzen duen helburu nagusiaz gain, beste hainbat jomuga landu dira, horien artean: proiektua aurrera eramatea, haren garapenean parte hartzea eta esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea programak martxan jartzeko ideiak sortzea, arazoak eta beharrak hautematea, lorpenak eta aukerak partekatzea eta programak oro har zer garapen duen baloratzea eta garapen horren segimendua egitea.
Guztira 29 udalerrik hartu dute parte 3 probintzietan gauzatu diren lurralde-batzordeetan: Arabako 4, Gipuzkoako 13 eta Bizkaiako 12.
Lurralde-batzordeak osatuta, Euskadiko batzordea jarriko da martxan, eta talde eragileetako eta lurralde-batzorde bakoitzean dauden udaletako ordezkariek osatuko dute.
Gaur egun, 60 udalerri daude Euskadi Lagunkoia sareari atxikita (2018ko abendua).
Deskargatu dokumentua informazio gehiagorako.