Euskadi Lagunkoia eta Gipuzkoako Sendagileen Elkartea martxan jarri dira adineko pertsonekiko farmazia lagunkoiak beharrezkoak dituen elementuak zeintzuk diren aztertzeko.

Donostiako Udalak, Donostia Lagunkoia markoaren barnean eta GSE-k 2015ean hasitako ibilbidea jarraitzen du lan honek. Helburu nagusia, ekimen honetan aurrera egin eta lurraldeko farmazia guztietan programa orokortua ezartzea da.

Abenduaren 20an Irunen eman zen lehenengo pausua, talde baten osaketa egitea izan zen, udalerriko 5 farmaziak eta GSE-ko 2 ordezkarik hartu zuten parte osaketa horretan. Laneko lehendabiziko sesio honetan, farmazialariak udalerrietako rol komunitarioko jardueran duen lana sustatzeko beharraren inguruan hausnartu, intereseko agenteekin komunikazioa erraztu eta entzutean, antzematean eta informazioa helaraztean oinarrituta dagoen izaera komunitarioaren funtsa balorean ipini zuten.

Hurrengo sesioetan, programaren garapen egokirako ibilbide-orri bat ezartzeko eta programa Euskadi osoan orokortzeko lanean jarraituko da.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter