Europako adineko pertsonekiko Ingurumen Lagunkoien akademiaren eginkizuna, AFEdemy laburbilduz, eskualdeko, bertako eta komunitateko agenteen gaitasunak handitu eta laguntzean datza, horrela, adineko pertsonekiko ingurumen lagunkoiak diseinatu, sustatu eta politikak, praktikak, lekuak eta programak kontrolatuz.

Helburu honekin, AFEdemyk, ikasketa programa, ikasbidaiak, elkartrukeko programak eta bere parte-hartzaileen beharrentzako egokituta dauden tailerrak antolatu eta eskaintzen ditu.

Kasu honetan, parte-hartzaileek Donostia bisitatzeko aukera izango dute, honako hau, Donostiako Udalaren, Adinberri Fundazioaren, Gipuzkoako Sendagileen Elkartearen, Tecnicalia ikerketa eta berrikuntza zentroaren eta Matia Fundazioaren arteko kolaborazio estuan burutu delarik. Ikasbidaia hau otsailaren 26an hasi zen eta Martxoaren 1ean amaituko da.

2010etik hona, Donostia OMSren sarera batu ziren mundu mailako lehen 10 hirietako bat izateaz gain, Espainiako lehena ere bilakatu zen. Ikasbidaia honetako programak, eskualdeko, bertako eta bertan modu aktiboan parte hartu dutenak aurkeztuko ditu.

Bisita horietako bat Matia Fundaziora egingo da, erakunde honek, Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioarekin batera, adinekiko lagunkoia den “Euskadi Lagunkoia” ekimena garatu baitute. 2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategiaren garapenean ere kolaboratu dute, zehazki esanda, merkataritza arloan aritu dira “Establezimenduentzako Lagunkoitasun Gida. Komertzioa eta zaharberritzea”.

Informazio gehiagorako programa deskargatu dezakezu.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter