-
07 Martxoa 2019

Euskadi Lagunkoiatik Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu nahi dugu adineko emakumezkoen egoera eta gaur egungo gizartean duten garrantzia erreibindikatzeko. Adineko emakumeez hitz egiten dugunean, dibertsitateaz hitz egiten ari gara, bizitzeko modu, errealitate eta behar desberdinak dituzten pertsonez zehazki. Hala eta guztiz ere, adineko emakumeen bizitzan badaude errepikatzen diren ezaugarri batzuk, zahartze prozesuan generoaren sozializazioak duen inpaktua adibidez.
Gaur egun, emakumeek genero zein adin diskriminazio nabarmen bat jasaten dute, eta horrek gizartean duten ekarpena ikusezina bilakatzen du. Alde batetik, emakumeei lotutako rol tradizionalak familian, etxeko eta zaintzara ardaztuta egon dira, gizartearen aintzatespena ez duten lanak. Dependentzia, desgaitasuna edo ahultasun egoerako pertsonen zaintza emakumeei lotuta egon da historian zehar eta gaur egun ere beraiek dira, gehiengo batean, eremu publiko edo pribatuan lan hauek burutzen dituztenak. Adineko emakumeak, hainbat belaunaldien zaintzaren eta ongizatearen ardurak bidegabeki hartzen dituzten zaintza agente garrantzitsuak dira.
Hala ere, ezin da emakume hauek egiten duten lana eremu pribatu zein zaintza eremura mugatu. Adineko emakumeek hori baino ekarpen handiagoak egiten dizkiote gizarteari. Boluntariotzaren barneko ohikoen den perfila erreparatuko bagenu, 50 urtetik gorako boluntarioen ehunekorik handiena, gizarte esku-hartzek elkarteetan bereziki, emakumezkoak direla ikusiko genuke. Adineko emakumeek gizarte eraldakuntza baten alde lan egiten dute, beraiek baitira asoziazionismo eta boluntariotzako egituraren zati handi bat. Alabaina, gizonezkoak dira sare asoziatibo horretako zuzendaritza organismoko parte, horrek emakumezkoek, neurri handi batean generoaren sozializazioak eraginda, ardura eta botere postuetara iristeko duen zailtasuna erakusten du.
Adineko emakumeen estereotipoen artean, “edadistak” diren jarrerak nabarmendu behar dira, sistematikoki bere osasunaz galdetzea, adin gutxiago dutela ematen dutela esatea, edo adin batzuentzako ezohikoa dela kontsideratzen duten manifestaldietan parte hartzen dutenean harritzea. Aldi berean, hedatuen dagoen estereotipoa adineko emakume guztiak amonak direla segurutzat jotzea da, beraien balio eta funtzio nagusia hori dela sinistuz, zeren eta, badaude amonak ez diren adineko emakumeak edo, nahiz eta amonak izan, ezaugarri hau beraien rol nagusia ez dena.
Baita ere garrantzitsua da “edadismoari” lotutako beste estereotipoetako bat, adineko pertsonek generoaren kontzientziarik ez dutela eta rol tradizionalekin jarraitzeko alde daudela pentsatzea da. XX. mendean hasi ziren lehen mugimendu sufragistak, hori dela eta argi gelditzen da feminismoa ez dela belaunaldi gazteen gauza bakarrik. Adineko emakumeen belaunaldia izan zen eskubideen berdintasunaren aldeko borroka hasi zuena. Baina baita ere gogorarazi, hainbat gizon daudela bide luze honetan emakumeen alde egin eta errebindikazio hau babesten dutenak.
Egun honetan, Euskadiko lagunkoitasun mugimenduko emakume zein gizonezko protagonistek beraien aurpegiak erakusten dituzte martxoaren 8a ospatzeaz gain, adineko pertsonekiko eremu lagunkoiagoen aldeko ekintza komunitario hau zuzentzen duten emakumeei merezi duten ikusgarritasuna emateko.
Azkenik, emakume guztiak zoriondu eta kanpaina honetan parte hartu duten udalerrietako pertsonak eskertu nahi ditugu. Esker bereziak: Aretxabaleta Lagunkoia, Bilbo lagunkoia +60, Bizi Igorre, Ordizia Lagunkoia, Antzuola Lagunkoia, Lekeitio Herri Adeitsua, Bermeo Lagunkoia, Ermua hiri adeitsua adinekoekin eta Donostia Lagunkoia.
Nerea Almazán
Euskadi Lagunkoia Taldea
Ordizia
Ermua
Antzuola
Bilbao
Donostia
Bermeo
Lekeitio
Igorre
Aretxabaleta