Euskadi mailan belaunaldien artean egiten diren ekintzetako batzuk aurkezten dizkizuegu.


Apirilaren 29ro ospatzen da 2009an hasiera eman zitzaion eta Adineko Pertsonen Plataforma Europarra (AGE) eta European Youth Forum (YFJ) bezalako gobernuz kanpoko erakunde desberdinek sustatutako Europako Belaunaldien Arteko Solidaritate eta Lankidetzaren Eguna.

Gizartea, belaunaldien arteko solidaritatearen kontzeptua birplanteatzera eta abilezia, balio eta bizipenak partekatzeko, adinekoen zein gazteen arteko belaunaldi interakzioa eta elkarren arteko lankidetza sustatzeko orduan eskaintzen dituen aukerak goraipatzera animatu nahi duen ekimena da. Belaunaldien arteko harremanekin, familiartekoak izan edo ez, lortzen diren onurak, zabalak eta noranzko bikoitzekoak dira eta honako hauek oso garrantzitsuak dira gizartearen zahartze osasuntsua lortzeko.

Adineko pertsonak gizarteari eskaintzen dioten balio handiko ekarpenen inguruan sentsibilizatzea lortu nahi du ekimen honek. Eta arrazoi horrengatik, belaunaldien arteko solidaritatea lortu nahi duten ekimen batzuk ezagutarazi nahi ditugu gaurkoan.


Hor Konpon – Tabakalera (Donostia)

HorKonpon

Hor Konpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna (irratiak, bizikletak, ordulariak…) konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da. Ekimen honen helburua, pertsonak autonomoagoak bihurtzea eta beraien arteko talde-lana sustatzea da.

Horretarako, adin eta gaitasun ezberdinetako jendea elkartu nahi ditu eta, teknika eta teknologiari buruzko ezagutzak partekatzearen bidez, elkarrengandik ikasteko bideak ireki nahi ditu. Azken batean, helburua da ahal bezainbeste abilezia eta ezagutza partekatzea, tankera honetako eginkizunak taldean egin ahal izateko: arotz-lanak, joste-lanak, elektrizitate-lanak, mekanikarekin lotutako zereginak, zapaten konponketa, etab. Horiekin bere bi helburuak sustatuz, talde lana eta pertsonaren autonomia.

Ekimen honetan parte hartzeko ezinbestekoa da ondorengo baldintzetatik gutxienez bat betetzea: erakusteko zerbait izatea edo ikasteko gogoa izatea.

Hurrengo bideoan, Hor Konpon tailer irekian egiten diren lanak zein parte hartzen duten pertsonak ikusteko aukera dago.



Bestalde – ADSIS Fundazioa (Gasteiz)

san prudencio bestalde 7

Adsis Fundazioak, Bestalde programaren bitartez, 26 urte daramatza esperientzia solidario hau burutzen Gasteizko San Prudentzio egoitzarekin. Gasteizko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren kolaborazioa du proiektuarekin aurrera egin ahal izateko.

Proiektu honen helburua, askatasuna ez duten pertsonek, alboan egoteko prozesu baten bitartez askatasun horretaz gozatzeko aukera izatea da. Prozesu honek, erabiltzaileen autoestimua igotzen laguntzen du erabilgarri sentiarazten baititu San Prudentzio egoitzako adineko pertsonekin batera agente eraldatzaileetan bihurtuz.

Orain dela 26 urtetatik gauzatzen den esperientzia honek erabateko bizipen positiboak jaso ditu, balio terapeutiko handia baitu askatasuna ez duten zein adineko pertsonengan. Sarreran aipatzen genuen moduan, bizipen hauen onurak norantza bikoitzekoak dira.

ADSISen Bestalde programako parte hartzaileen testigantzak ikus daitezke 25. urteurrenaren harira grabatu zen bideo honetan.

Horrez gain, hona hemen, Manolo Garrido, Adsis Fundazioaren Bestalde programako zuzendaria; Olga González, San Prudencio egoitzako eta José Antonio Jimeno, Gasteizko Udaleko adineko pertsonen arreta zerbitzuko arduradunak Radio Euskadiko erreportaje batean ekimenaren inguruan aipatutakoak.

Erreportajea

Zineforuma eta beste ekintza batzuk – Bizi Igorre (Igorre)

Igorre

Belaunaldien arteko zineforuma, hausnarketa adineko pertsonen ikuspuntutik egiteko helburuarekin jaio zen, beraiekin ikasi ahal izateko. Adineko pertsonei gazteen jarrera eta pentsatzeko modua ezagutzeko zein beraien jakituria parteko aukera ematen die. Aktualitateko gai konplexuenen inguruan gazte eta helduen ikuspuntuak aman komunean jartzen dituzte, denen pentsaera errespetatuz eta denengandik ikasiz.

Lantzen diren balioentzako egokia izan litezkeen pelikulak lantzen dira. Udalak saioa dinamizatzen duen eta kultur etxeko instalakuntzen erabilpena baimentzen duten teknikoak kontratatzen ditu. Aukeratzen den gaiaren arabera, adin desberdinetako ikasleek hartzen dute parte.

Maite, Bizi Igorre talde eragileko parte hartzailea

Euskadi Lagunkoia programaren barnean, zineforum ekimena burutzen dugu herriko institutuko gazteekin batera. Orain dela 3 urte hasi ginen ekimen honekin eta gure helburua belaunaldi desberdinen arteko jardunaldiak egitea zen. Bizi batzordeak antolatzen du Jubilatuen Elkartearekin kolaborazioarekin batera.

Zineforum honen bitartez, gure bizipenak ezagutarazten dizkiegu gazteei beraiek beste ikuspuntu bat ere existitzen dela ezagutu dezaten. Horretarako, institutuko arduradunek beraiek landu nahi duten gaia aukeratzen dute eta ondoren film bat aukeratzen dute. Film bakoitzak bere aldetik ikusi eta amaitzen dugunean, gaiaren inguruko galdera batzuk prestatzen ditugu. Orduan, egun bat hitzartzen dugu eta filmaren inguruko mahai inguruak antolatzen ditugu kultur etxean. Mahai bakoitzean 2-3 adineko esertzen dira eta ikasleek osatzen dituzte falta diren lekuak. Ondoren aurretik prestatutako galderak mahai gainean jarri eta horren inguruan hitz egiten dugu gure bizipenak partekatzeko. Ondorengo filmak landu ditugu: ‘Le Llamaban Radio’ eta Mariam Gerrikabeitiaren ‘A Donde Vamos’ dokumentala.

Gaztetxoek mundua beraien esperientziatik ikuten duten eta guk guretik, oso desberdinak dira eta oso aberatsa da horiek partekatzea. Gure helburua gazteek begiak ireki eta betiko aurreiritzietan ez erortzea da, beste era batetik begiratzea ikastea eta enpatia lantzea.

Horrez gain, institutuko gazteekin halako harreman ona sustatzen ari garenez, saio bereziak ere antolatzen ditugu, aurreko urtean adibidez Emakumeen Nazioarteko Egunean antolatu genuen jardunaldi berezi bat, eta bertan, guk gure esperientziak kontatu genituen. Orain dela 50 urte eta gaur egungo egoera oso desberdina baita. Zineforumaren antzeko metodologia erabili genuen, mahaiak belaunaldi desberdinetako pertsonekin osatuz.

Bestalde, aurten, hizkuntza lantzeko topaketak egiten ditugu, 12-14 urte bitarteko gazteekin. Beraien atsedenaldian eskolara gerturatzen gara eta han mahai batzuetan esertzen gara. Gai bat aukeratzen dugu eta horren inguruko galderak prestatu eta euskaraz eztabaidatzen dugu horren inguruan. Kurtso amaierarako beste egun batzuk ipiniko ditugu, atsedenaldia motz gelditzen baitzaigu.

Amaitzeko, pasa den azaroan, beste ekimen batekin ere hasi ginen, gure txikitako jolasak gazteenekin partekatzen. Guk txikitan genituen jolasak erakutsi genizkien eta denon artean aritu ginen jolasean.

Goazen Ordizia – Ordiziako Udala

GOAZEN ORDIZIA

Proposamen honek Ordiziako biztanleak paseatzera gonbidatzen ditu ekimenerako diseinatutako ibilbide batean edo hainbatetan parte hartu eta osasuna eta gizarte interakzioa sustatuz. Aldi berean, ariketa fisikoa praktikatzera bultzatzen zaie laguntza edo motibazio gehigarria behar duten pertsonei. Beraien harremanak hobetzen dira, paseo hauek, pertsonen arteko elkargunean bilakatu baitira.

Sozializazioa hobetzea eta osasuna sustatzea helburu dituelarik, asteroko paseoak burutzen dira. 3 ibilbide daude herrian zehar, horiek denak parte-hartzaileen behar eta aukeretara egokituta daudenak.

Informazio gehiagorako, ekimenean parte hartzen dutenen testigantzak dituen bideo bat burutu dugu.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter