Aste honetan bi lurralde-batzorde burutuko dira, Gasteizen lehena eta Zumarragan bigarrena:

  • Asteartea, maiatzak 7 goizeko 9:30etatik eguerdiko 12:30etara. Lakua-Arriaga Adinekoen Zentro Soziokulturalean, Francisco Javier de Landaburu Kalea, 1, Gasteiz.
  • Osteguna, maiatzak 9 goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30etara. Antioko Interpretazio Zentroan – Beloki Hiribidea, s/n, Zumarraga.

Sarearen barneko udalerri bakoitzeko talde eragile eta udaletxeko ordezkariez osatu dira komisioak eta herritarren parte hartzea zein atxikitako beste udalerriekin batera sarean lan eginez lagunkoitasun erronkak gainditzera bideratuko dira. 

Sare lana uztartzen duen helburu nagusiaz gain, beste hainbat jomuga landu dira, horien artean: proiektua aurrera eramatea, haren garapenean parte hartzea eta esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea programak martxan jartzeko ideiak sortzea, arazoak eta beharrak hautematea, lorpenak eta aukerak partekatzea eta programak oro har zer garapen duen baloratzea eta garapen horren segimendua egitea.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter