Laster aterako da, zahartzen diren pertsonentzako bizitza errazteko eremuak sortzerakoan, lagunkoitasun baldintzen arabera, berrikuntza eta eraginkortasunagatik nabarmentzen diren Euskadiko entitateek garatzen dituzten jardunbide horiek balioan jartzeko helburua duen Euskadi Lagunkoia 2019 Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren hurrengo Deialdia.

Beraien jardunbide egokia lagunkoitasunaren esku-hartzeko zortzi eremuetako batean edo denetan oinarrituta dagoen mota guztietako entitateei bideratuta dago saria (publikoa, pribatua, soziala…):

  1. Aire zabaleko lekuak eta eraikinak
  2. Garraioa
  3. Etxebizitza
  4. Parte-hartzea eta gizarte sarea
  5. Errespetua eta inklusioa
  6. Herritarren parte-hartzea eta enplegua
  7. Komunikazioa eta informazioa
  8. Gizarte eta osasun zerbitzuak

Laster jarriko da martxan deialdian parte hartu nahi duten pertsona zein entitateentzako eranskina.

Fitxa teknikoan eskatzen den informazioa batzen hastera animatzen zaituztegu.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter