Maiatzaren 7 eta 9an Euskadi Lagunkoira atxikitako Araba eta Gipuzkoako udalerriak beraien ezagutzak partekatzeko, batak bestearengandik ikasteko eta aurrerantzean eman beharreko pausuen inguruan hausnartzeko bildu ziren.

Maiatzaren 7an, Gasteizen burutu zen lehen topaketa Lakua-Arriaga adinekoen zentro soziokulturalean. Añanako Kuadrillako, Maeztuko, Kanpezuko, Gasteizko eta Amurrioko ordezkariek, udalerri bakoitzean garatzen ari diren lagunkoitasun proiektuen bizipenak partekatu zituzten. Gasteizek anfitrioi lanak burutu zituen, beste parte-hartzaileekin jada 8 urteko ibilbidea duen bertako ekimeneko aurrerapausoak zein erronka eta lorpen garrantzitsuenak partekatuz. Ongietorria Udaleko Adineko Pertsonen saileko zuzendariak egin zuen.

lurralde batzordeak 2 barruko irudia araba

Bigarren bilera maiatzaren 9an gauzatu zen Zumarragako La Antiguako interpretazio zentroan, Urolako udalerriak anfitrioi moduan hartu zuen parte ongietorria Alkateak eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eman zutelarik. Gipuzkoaren kasuan, Beasain, Legazpi, Urretxu, Elgoibar, Ordizia, Azkoitia, Ormaiztegi, Antzuola, Aretxabaleta, Eskoriatza, Zumarraga, Eibar eta Bergarak hartu zuten parte.

Bi jardunaldietan, Udal desberdinetako hainbat ordezkarik hartu zuten parte ekimeneko talde eragile desberdinetako hainbat adineko pertsonekin batera. Aldi berean, udalerrietako perfilak lurralde bakoitzeko isla ziren, Arabako parte-hartzaileen gehiengoa landa eremukoa zelarik eta Gipuzkoan tamaina ertaineko herriak zirelarik.

Topaketaren hasieran, Emilio Sola, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Zuzendariak, Euskadi Lagunkoira atxikitako udalerrien parte hartzea eskertu eta “Eusko Jaurlaritzarentzako, eta zehazki Gizarte Politiketako sailerako, Euskadi Lagunkoia, Euskadi lurralde lagunkoiagoan bilakatu nahi duen proiektu estrategiko bat dela” nabarmendu nahi izan zuen. “Ekimenera Euskadiko 60 udalerri baino gehiago daudela atxikita” gogorarazi nahi izan zuen, programa hau lortzen ari den zabalera islatzen duen datu aipagarria delarik.

Saio bakoitzean, parte hartu zuten udalerriek, beraien ekimeneko egoera aurkezteko aukera izan zuten sarearen momentuko errealitatea islatzen duen mapa baten bitartez.

 

Arabako mapa

(Arabako mapa)

Gipuzkoako mapa

(Gipuzkoako mapa)

Behin aurkezpenekin amaitu ondoren, atxikitako udalerri desberdinen eskura dauden tresnak aurkeztu ziren. Webguneko albiste saila eta sare sozialak adibidez, udalerri bakoitzak beraien ekintzako garapena zein ekintza zehatzak zabaltzeko aukera ematen duena. Horretarako, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidea dute eskuragarri. Gainera, udalerriek zein pertsonek proiektuaren inguruan informatu zein hausnarketak egin ditzaketen blogean eskuragarri dauden beste hainbat tresna ere aurkeztu ziren. Ondoren, aurreko batzordean landu beharreko gaia zela erabaki eta gero, parte hartzearen inguruko dinamiken tartea izan zen, udalerrietan ekimenak garapen ona izateko gakoa baita. Adineko pertsonek proiektuan parte hartzea lagundu duten erabilitako estrategiak zein topatzen diren oztopoak lantu zituzten talde lanean.

Udalerriko ordezkari bakoitzak bere ikuspuntua azaldu zuen, beraien herrietan eraginkorrenak izan diren estrategiak zein horien erronka nagusienak aztertu eta partekatuz. Zentzu honetan, bi jardunaldietan, talde eragineko kideen konpromisoa nabarmendu nahi izan zen, kasu gehienetan parte hartzea sustatzen baitute kasu gehienetan. Aldi berean, udalerriek ezaugarrietatik at, ekimena ahultasun gehien dituzten pertsonei iristea da denek partekatzen duten erronka nagusienetarikoa.

Ondoren, interes amankomunak dituzten udalerrien arteko sare lanerako beharren dinamiken tartea izan zen, probintzia bakoitzean desberdinak izan zirelarik.

Gipuzkoako kasuan, udalerri bakoitzak lehentasuna duten 3 gai aukeratu behar izan zituzten beste udalerriekin partekatzen ote zituzten ikusteko eta udalerri bat baino gehiagotan eragina duten gai zehatzen inguruko talde lana martxan jarri ahal izateko tresnen inguruan denek batera hausnartzeko. Debate honen bitartez, batera lan egiteko modua aurkitu nahi izan da, indarrak batuz, bata besteari lagunduz. Kasu honetan, nahi ez den bakardade egoeran dauden adineko pertsonen arreta eta belaunaldien arteko harremana sustatzea izan ziren gehien errepikatu ziren gaiak.

Arabaren kasuan, parte hartzaile guztien arteko debate bat egin zen behar garrantzitsuenak hauteman, jardunbide egokiak partekatu eta bizipenak partekatzeko eremu desberdinen bitartez sare lana egiteko aukerak ezarriz.

Bi jardunaldiek, sare lanaren aukeren analisia eginez amaitu ziren, datorren hilabeteetarako zein jardunaldietarako kolaborazio bide desberdinak irekiz.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter