Ekainaren 10etik 16ra "Merkataritza Lagunkoieko Astea" ospatu da, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatuta, euskal establezimenduek lagunkoitasunaren inguruan egiten dituzten jardunbide egokien zabalkundea sustatzeko. Zahartzen ari den gizartean hurbileko merkataritzari balioa emateko eraman da ekimen hau aurrera, izan ere, denden eta zentro txikien eginkizuna ezinbestekoa da pertsona guztien autonomia eta bizi-kalitatea mantentzeko.

 

Establezimendu ugarik parte hartu dute, bai dendak, baita ostalaritzan lana egiten dutenak ere. Sareak ekimenera atxikita dauden establezimendu hauetan aurrera eramaten ari diren praktika onen argazkiz bete dira. #ComercioAmigable eta #MerkataritzaLagunkoia, traolak erabiliz, ekimen honetan parte hartu dutenen parte hartzea jarraitu ahal izan da.

Argazki hauen bitartez, establezimendu hauek lagunkoitasunaren sarean sartzeko akzioak zeintzuk izan diren azaltzen joan dira. Besteak beste, irakurtzerako garaian bezeroei gertuko betaurrekoak edo lupak eskaini, tipografia handi eta argiarekin egindako kartelak ipini, atseden hartzeko aulki edo bankuak ipini, barrera arkitektonikoak kendu... eta hori guztia pauso erraz batzuk jarraituz. 

 

el lupa 1

el silla 2

EL Silla 1

el silla 4

Zer egin behar dugu inguru lagunkoiago bat eratzeko?

Galdera honen bitartez, establezimendu lagunkoien gidan datorren informazioa modu zuzen eta argi batean azaldu nahi izan da, non, kostu gutxiko edo batere gasturik gabeko jardunbideak proposatzen diren, enpresei urte gehien dituzten bezeroak erakartzen edo horiei eusten laguntzeko. Gidak establezimenduen kudeatzaileei zuzendutako aholkuak eta urratsak proposatzen ditu; horien bidez, merkatariek eta ostalariek beraiek beren lokalak espazio lagunkoi bilakatzea lortu nahi da eta, horrela, bezeroari arreta emateko zerbitzua hobetzea, langileak hobeto sentsibilizatuz. 

 

panel establecimientos amigables 1

 panel establecimientos amigables 2

panel establecimientos amigables 3

Establezimendu lagunkoiei buruko bideoak

Aurrekoari lotuta, hainbat bideo publikatu dira Merkataritza Lagunkoiarekin zerikusia dutenak, besteak beste, Euskadiko denda eta establezimenduetan aurrera eramaten ari diren praktika onen promozio eta zabalkunderako. Bideo hauekin gertuko merkataritza indartu nahi da zahartzen ari den gizarte bati laguntzeko, denda eta merkatal gune txikiek pertsonen autonomia eta bizi kalitate on bat eramaten lagun dezaketelako.

Bideoak ikusi

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter