-
22 Maiatza 2014

Oriok hartuko du Kilometroak-en datorren edizioa. Gipuzkoako ikastolen festa kostaldeko herri horretan ospatuko da datorren urrian. Aurtengo edizioak, gure ikastoletan euskara sustatzen jarraitu ez ezik, kutsu gizatiarra izango du.
Aurretik nabarmendu genuen modura, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik eta Kilometroak elkarlanean dabiltza, aurtengoan gure pertsona adinduen lana balioan jartzeko, euren baloreen, esperientzien eta jakituriaren transmisioaren baitan.
Ondoren Erria Txikota! ekimenaren baitan burutako bideoa aurkezten dizuegu. Ikus-entzunezko honek oriotarrei eta bere adineko pertsonei kinu bat egiten die. Izan ere, datorren Kilometroetako edizioan, euskararekin batera, eurak izango dira protagonista nagusiak.