Antzuola, Eibar eta Abadiño Lagunkoiako kideak izango dira lehen frogak egingo dituztenak. Plataforma Euskadi Lagunkoia osatzen duten herrien arteko komunikazioa indartuko du.

Erlazioak eta komunikazioak bat egiten dute. Txanpon berdin baten bi aurpegiak dira. Bata besteari lotuta daude. Komunikazioa eta erlazioa onak izan daitezen, baliabideak egokiak izan behar dute, argiak eta zehatzak; geroz eta traba gutxiago are eta hobeto.

Euskadi Lagunkoiak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Departamenduak bultzaturikoa, komunikazio hori areagotze aldera, pauso berri bat ematea erabaki du: Euskadi Lagunkoia sarean aurkitzen diren herrien arteko online Komunikazio Plataforma berri baten gidaritza eramaten ari da.

Bere helburua, plataformaren erabilpena egokia izaten ari den frogatzea, bere inplementazioan egin daitezkeen hobekuntzak ezagutu eta sarera atxikita dauden herrietako erabiltzaileen komunikazio beharrei erantzuten dion egiaztatzea izango da. Horrela, fase ezberdinetako esperientziak eta martxan dauden ekimenen informazioa partekatu ahal izango dira, eta aldi berean, talde eragileei kezkatzen dieten erreflexio-leku ere bilakatuko da. Azken batean, plataforma honek amankomunak diren arazoei erantzun bat bilatzen saiatuko da, praktika onak partekatuz eta estrategia partekatuak zabalduz.

Pilotajea ekainaren 13tik uztailaren 31ra egingo da eta Antzuola, Eibar eta Abadiño Lagunkoiako taldekideek parte hartuko dute.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter