Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen esanetan, “pozgarria da euskal gizarteak adinekoei ematen dien arreta eta haiekin hartuta duen konpromisoa ikustea. Gure familiek, elkarte eta erakundeek jarrera positiboa eta iraunkorra dute gure aiton-amonen belaunaldi arteko sustapenean eta ahalduntzean, eta zahartze aktiboaren arloan konpromisorik estuena hartuta duen Europako herrialdeetako bat gara, beraz”.

 

Artolazabal sailburuak esan bezala "gure instituzioen kudeaketak eta elkarteen, pertsonen eta euskal gizartearen bultzadak pertsona nagusiek gobernantzarekiko gertutasuna izaten eta parte-hartzea eta artatzean geroz eta egoera hobeagoak izaten laguntzen dute, hau horrela, hortxe ditugu Nagusia Agenda, Euskadi Lagunkoia, Teleasistentzia, erresidentzien etengabeko hobekuntza, eta agian garrantzitsuena, gertutasuna eta belaunaldien arteko parte-hartzea, non pertsona nagusien esperientzia eta ezagutza kontuan hartzen diren gure gizartearen onurarako, arlo honetan Europar Batasunean aurrekariak bilakatuz". 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter