Irailaren 12an, Euskadi Lagunkoia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko Zahartze Aktiboko proiektua, Europar ITHACA (Innovation in Health And Care for All) proiektuaren barruan aurkeztuko da. 

 ITHACA Proiektua

Proiektu honen helburua herrialde ezberdinetan zahartze aktibo eta osasuntsuaren aldeko ikerkuntza eta berrikuntza politikak eta herrialde instrumentuak identifikatu eta martxan jartzeko ekimenak bultzatzean oinarritzen da. 

Proiektuak bi fase dauzka, lehenengoa, 2019ko abendurarte luzatzen dena, herrialde ezberdinetan garatzen diren ekimenak ezagutzeko balioko du, bertan garatzen diren politika, instrumentu, programa, aktibitate eta berrikuntza ekosistemak ezagutzeko; bigarrena aldiz, 2020ko urtarriletik 2021 bukaerararte luzatzen dena, hobekuntzak egitean eta herrialde bakoitzeko ekimenak garatuko dituen planean oinarritzen da. 

Euskadiren ordezkaritza

Euskaditik bi ordezkari bertaratuko dira: batetik, Eusko Jaurlaritzakoa, eta bestetik, Matia Institutokoa. Ljubljanako Gizarte Zientzietako Fakultatean egingo diren workshopetan parte hartuko dute Euskadi Lagunkoia beste herrialdeetako ordezkariei aurkezteko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter