• Agurain Lagunkoiako talde eragilea irailetik aurrera sortuko da.
  • Hainbat arlotan egingo dute lan: errespetua eta inklusioa, herritarren parte-hartzea eta enplegua, gizarte zerbitzuak eta osasuna, espazio publikoak eta eraikuntzak, komunikazioa eta informazioa, garraioa eta etxebizitzak.

 

Aguraingo Udalak martxoaren 27an onartu zuen Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenera atxikitzea. Horregatik, eta proiektua martxan jartzeko, irailetik aurrera herriko pertsona boluntarioz osaturiko taldea sortuko da, beraiek izango baitira proiektuaren oinarria.  

Talde eragileko kide izan nahi baduzu, Udaleko bulegoan eman dezakezu izena!

Bat egin Euskadi Lagunkoia Sustraietatik mugimenduarekin eta izan Agurain Lagunkoiako kide!

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter