Gaur, urriak 1, “Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna” ospatzen dugu.

Aurten, nazioarteak, pertsona nagusiek lortutako eskubideak hartu ditu gai nagusi bezala, urte hauetan gizarteak emandako aurrerapausoa goraipatu nahi izan du denbora honetan egindako lan gogorraren ondorioz.


Euskadi Lagunkoian ekimen berezia burutu dugu sarera atxikita dauden herrietako pertsonak eskubideen lorpenen inguruan egindako aurrerapausoak zeintzuk izan diren ezagutzeko.

Basauriko taldekideek hainbat bideo bidali dizkigute non euren esfortzu eta konpromisoarekin lortutako eskubideak azaltzen dizkiguten. Besteak beste, gizarte integrazioan eta berdintasunean, garapen tekniko eta azpiegituretan, hirigintza irisgarrian eta pertsona nagusien eskubideetan egindako garapena azaltzen digute. 

 

 

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter