Euskadi Lagunkoiara atxikita dauden udalerrietako kide batzuek International Federation of Ageing-ek (Zahartzearen Nazioarteko Federazioa) bultzaturiko ekimenean parte hartzea erabaki dute. Besteak beste, euren hausnarketak bidali dizkigute lagunkoitasunaren esanahia zer den eta lagunkoia zer den eta zer ez den azalduz.

Mª Asun Fernández Ostolaza, Bilboko talde eragileko kidearen testigantza

Hirietako lagunkoitasuna nolakoa izan behar den ondo zehazten da OMEren dokumentuetan: "Zahartze aktiboa sustatzen duen ingurune adeitsu eta irisgarria."

Kontinente guztietako hiri eta herrietan esperientzia eta praktika onak egon badaude. Bilbon, 345.000 biztanlerekin, eta "botxo" izena eman dion orografiari esker, mendiz inguraturiko zuloa alegia, lagunkoitasunarekin zerikusia duen lanak bere berezitasunak dauzka. 

II Lagunkoitasuna Planaren fasean gaude, ebaluaketan. Eta hirugarrenari ekiteko prest. Gai fisiko eta estrukturalek arduratzen gaituzte orokorrean, besteak beste, gune berde gutxi egoteak, irisgarritasun arazoak, trafikoa eta kutsadura, etxebizitza askotan dauden oztopo arkitektonikoak... Baina, hala ere, zortzi urte hauetan, bistakoak diren aldaketa ugari egin dira, besteak beste, eskailera mekanikoak, igogailuak, atseden hartzeko guneak, trafiko motelagoa...

Aldiz, hain nabarmenak ez diren beste gai batzuetan, komunikazioa, informazioa, gardentasuna, inklusio soziala edo parte hartzea... ez dugu hainbeste aurreratu. Ardura gehiago eskatzen dugu gai hauetan eta kontuan har diezagutela hiritar aktibo eta garrantzitsu garen heinean".

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter