2019-2020 ikasturte honetarako Getxoko udalak Zineadin programa eskainiko du, bigarrenez, RKE aretoan.

Programa hau zortzi film luzek eta hauetako bakoitzari dagokion aurkezpena eta ondorengo solasaldiak osatzen dute. Helburua ondo pasatzea, hausnartzea eta adin nagusiko bizipen garrantzitsuak partekatzea da. Esanda bezala, saio bakoitzarekin ongietorri aurkezpentxo bat izango da, eta proiekzio bakoitzaren ondoren, pantailan ikusitakoaren inguruan izan ditugun emozio eta pentsamenduak partekatu ahalko ditugu.

Hurrengo urriaren 31ean arratsaldeko 6.30etan “MULA” izeneko filma emango da.
Sarrera doakoa da aretoa bete arte. Ikasturteko programazioa eta kartela erantsita doaz.
Animatu, parte hartu eta zabaldu interesgarria iruditzen bazaizu.Informazio gehiago 944660022 telefonoan ( 3269 luz.)

Zineadin programa deskargatu

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter