Urriaren 28an Euskadi Lagunkoia barruan txertatzen den Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren II. Edizioa ospatuko dugu. Entitate publiko eta pribatuek pertsona nagusientzako garatzen dituzten proiektu berritzaileak eta lagunkoitasunean oinarrituak kontuan hartzen dituena. 

Saria puntuazio onena duen proiektuari emango zaio. 3.000 euroko balioa duen bidai poltsa bat izango da, saritutako erakundeko hiru pertsonak lagunkoitasun-jardunbideren bat egiten duen erakunde edo entitateren bat bisitatzeko balioko duena. 

Sariaren oinarriak

Eskabidea

Zer da Jardunbide Egoki bat?

UNESCOK bere txostenean azaldu bezala, jardunbide egoki baten ezaugarriak ondorengoak dira: Berritzailea izan behar du, konponbide berri edo sortzaileak eskainiz; Eraginkorra: hobekuntzan eragin positiboa eta hautemangarria erakutsiz; Jasangarria: beren eskakizun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoengatik, denboran manten dadin, eta ondorio iraunkorrak izan ditzan; eta erreplikagarria: eredu gisa balio dezala beste toki batzuetan politikak, ekimenak eta jardunak garatzeko.

Nori zuzenduta dago?

Ekimen lagunkoien sarea sortzeko, lagunkoitasun-mugimenduarekin bat egitera animatzen ditugu era guztietako erakundeak (publikoak, pribatuak eta sozialak), besteak beste, Erakunde publikoak/pribatuak eta profesionalak jarraian agertzen diren 8 arloetakoren batean lan egiten dutenak (aire zabaleko eremuak eta eraikinak; etxebizitza; garraioa; gizarte-ehuna; herri-partaidetza eta enplegua; estereotipoei aurre egitea eta gizarteratzea; komunikazioa; eta gizarte- eta osasun-zerbitzuak), Unibertsitateak eta beste erakunde zientifiko batzuk, Adinekoen ordezkari gisa diharduten elkarteak, Boluntarioen elkarteak, Zerbitzu-hornitzaileak eta Hedabideak.

Praktika Lagunkoi onenaren aukeraketa

Epaimahaia honako hauek eratuko dute: Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea; Pilar Sorando Zahartzaroa - Geriatria eta Gerontologiako Euskal Sozietateko presidentea; Koldo Aulestia AFAGI- Alzheimer Gipuzkoako presidentea; Beatriz Vazquez 3D Social Movement-eko kudeatzailea; Jose Manuel Odriozola EUSKOFEDERPEN pentsiodun eta erretiratuen elkarteen lurralde-federazioko presidentea; Mª Jesus Goikoetxea Giza Eskubideetako doktorea eta Psikologiako eta Teologiako lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, eta Saioa Landa Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria (ez du botorik izango).

Saria balioespen onena duen proiektuari emango zaio, eta bidaia-poltsa bat izango da, 3.000 eurokoa, saritutako erakundeko hiru pertsonak lagunkoitasun-jardunbideren bat egiten duen erakunde edo entitateren bat bisitatzeko. Helmuga erakunde saridunak aukeratuko dut, eta saria ematen duen organoari jakinaraziko zaio, hura onar dezan; helmuga hori hautatzeko motiboa behar bezala justifikatu beharko da. Hori guztia ekitaldi publikoan egingo da.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter