Azaroaren 13an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Matia Institutuak antolaturiko "Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiak Europan III Jardunaldia" burutuko da Donostiako Kursaal Jauregian. 

 

Harrera eta informazioaren banaketa goizeko 8:30ean izango da. Bertaratzen diren guztiei jardunaldiko nondik norakoak azaltzen dituen eskuliburu eta bestelakoak banatuko zaizkie. Bertan, aldibereko itzulpenak entzuteko gailuak hartu ahal izango dira, ingelesera eta gaztelaniara.

Ekitaldiari hasiera ordu erdi beranduago emango zaio, 9:00etan. Beatriz Artolazabal Albeniz, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Donostiako Udaleko ordezkari batekin batera, jardunaldiari irekiera emango diote. Jarraian, inaugurazio-hitzaldia Yvonne Van Amerongen, Hogeweyk Care Concept-en zuzendariak burutuko du, "Dementzia duten pertsonekin lagunkoiak diren inguruneak" hitzaldiaren izenburupean. 

Behin jardunaldiari hasiera eman ostean, mahaien txanda izango da. Goizeko 10:00etatik 11:00k bitartera, "Jardunbide Egokiak Europan" mahaia eratuko da. "Belaunaldiarteko konexioa: Belaunaldiearteko arraila ixteko politikak eta programak" izenburupean, Sam Dalton, The Challenge-ko Arazo Publiko eta Politiketako ofizialak gidatuko du mahaia, eta ondoren, Silvia Urra Uriarteren gidaritzapean, TECNALIAn ikertzailea denak, Research & Innovation arloan, "Etxebizita Lagunkoiak: Homes4life esperientzia" landuko da. Gai bakoitza eztabaidatzeko 20 minutuko tarteak egongo dira eta azkenik, 20 minutu emango dira hausnarketa eta eztabaidarako, jendeak esku hartzeko eta hizlariekin eztabaidatzeko. 

Behin lehenengo mahaia amaituta, 11:00etan ordu erdiko atsedenaldia egongo da. Besteak beste, atseden eremuan eragileek esperientziak partekatu eta harremanak estutzeko aukera izango dute. Segidan, 11:30ean, Aterpe Taldeak "Usteak Erdia Ustel!" antzezlana interpretatuko dute. 

Jarraian, 11:45tan 2. mahaiari emango zaio hasiera, "Jardunbide Egokiak Estatuan" izenburupean. Lehenengo 20 minutuak "Belaunaldiarteko Lidergoaren Institutua" Vicente Pérez Cano, CONFEMACeko zuzendariak gidatuko du. Ondoren, "Pantaila handia: Adinekoen Nazioarteko Zinemaldia" txanda izango da, Alfredo Cohen, "El Parlante" erakundearen zuzendariaren esku, eta azkenik, Iñigo Santiago Zubizarreta Aguirrezabal, Bilboko Udaleko ordezkariak "Begirada Aktiboa. Jardunbide egokien 2018ko sariaren irabazlea" aurreko urtean lehen saria eraman zuen esperientzia azalduko du. 2. mahai hau borobiltzeko, 15 minutuko tartea izango dute bertaraturikoek hausnarketa eta eztabaidarako, besteak beste, hizlariekin eztabaidatu eta esku hartzeko. 

Ekitaldiari amaiera Lide Amilibia Bergaretxe, Gizarte Politiketako Sailbuordeak emango dio eguerdiko 13:00etan.

PROGRAMA DESKARGATU

IZENA EMAN JARDUNALDIAN  

 
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter