Lagunkotasunean-adituek bizikidetza-eredua aldatzea eskatzen dute, eta espazio publikoek gizarte-bizitzaren sortzaile gisa duten eginkizuna nabarmentzen dute. Artolazabalek merkataritzan, enpresan, hirigintzan edo gizarte-erakundeetan erabaki-postuetan daudenak animatzen ditu adinekoentzako ingurune lagunkoiak diseinatzen laguntzera.

Gaur, azaroaren 13an, Lagunkoitasuneko Europako Jardunbide Egokien III. Jardunaldia egin da, "Euskadi Lagunkoia" proiektuaren barruan. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzarena da, Matia Institutuaren zuzendaritzapean gauzatzen dena, eta euskal udalerri lagunkoien sarea biltzen eta egituratzen du.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuak aurkeztu du ekitaldia, eta sareko lanak dakarren balio erantsiaren adibide gisa jarri ditu jardunaldiak: "Partekatzeko eta ikasteko aukera bat da, lagunkotasunean aurrera egiten jarraitzeko inoiz amaitzen ez den bide bat".

Ondoren, Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi da beharrezkoa dela elkarbizitza-eredu berri bat ezartzea, "pertsona guztiak eragile aktibo izan gaitezen eta belaunaldien arteko harremanak dagokion garrantzia izan dezan”.

Aurkezpenaren ondoren, "Dementzia duten pertsonekin lagunkoiak diren inguruneak" inaugurazio-hitzaldia izan da, Hogeweyk Care Concept erakundeko zuzendari Yvonne Van Amerongen eskutik. "Dementziaren herrixkak" deiturikoen aitzindari izan den Holandako bizitegi-proiektu ezagun aren esperientzia azaldu du hizlariak . Hogeweyk ingurune komunitario normalizatu bat erreproduzitzen du, baina gaixotasun horrii aurre egiteko beharrezko laguntza guztiekin. "Etxe batean izaten diren gauza arruntak gertatzen diren etxebizitza bat, non sukaldatu egiten den, garbitu egiten den... uniformerik ez dago uniformerik”.

Izan ere, adituaren esanetan, "Dementzia duen pertsonari eskaintzen dioguna ospitale-usaina duen ingurune bat bada eta bertan erakunde batean bezala bizi bada, bere burmuinei nahasmendu handiagoa gehitu eta antsietate eta oldarkortasun handiagoa sortzen dugu". Yvonnek bi mezurekin amaitzen zuen bere solasaldia: dementzia duten pertsonekin komunikazio ona lantzearen garrantzia eta espazio publikoak bizitza sortzeko ingurune gisa diseinatzeko beharra.

Jardunaldiak bi mahairekin jarraitzen zuen, lehenengoa lagunkoitasuneko buruzko Europako jardunbide egokiak ikusarazteko. Mahai horren irekiera Sam Dalton Erresuma Batuko The Challenge GKEko adituak eta "Healing the Generational Divide" txostenaren egileak egin zuen, eta belaunaldien arteko arrakala murriztearen garrantzia azpimarratu zuen. Horretarako, "GoodGym" ekimenaren adibidea jarri zuen. Ekimen horrek ariketa fisikoa eta laguntza batzen ditu bakardade-egoerak arintzeko. Sare sozialetatik, komunikabideetatik, publizitatetik … bonbardatzen gaituzten mezuetan zahartzaroari buruzko estereotipoak haustearen garrantzia ere nabarmendu zuen Daltonek, belaunaldien arteko eten hori areagotzen baitute.

Jardunaldiaren lehen zatia, Silvia Urra Tecnaliako ikertzaileak amaitu zuen eta Homes4Life proiektua aurkeztu zuen, bizitza osorako etxeak diseinatzeko gakoak identifikatu nahi dituena. Ekimen honen arabera, elementu fisikoak ez ezik, komunitarioak eta pertsonalak ere badira, eta ikuspegi holistikoa dute, bizi-ingurune hobeak eskaintzen dituzten irtenbideak garatzeko. "Etxe lagunkoiak pertsonen autonomia sustatzen du, eta inklusioa eta konpromisoa sustatzen ditu"

Jardunaldiaren atsedenaldian, "Usteak Erdia Uste!" Antzezlana izan zen, Etxean Bizi taldearen ekimena. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duen Etorkizuna Eraikiz programaren baitan dago, eta Matia Institutua gidatzen du, Gipuzkoako etxebizitzetan zaintzak berriz formulatzeko, pertsonen parte-hartzea eta integrazioa barne hartuz.

Atsedenaldi labur baten ondoren, eguneko bigarren mahaiari ekin zitzaion, kasu honetan, estatu mailako jardunbide egokiak ikusarazteko. Vicente Pérez CONFEMACeko zuzendariak honako jarraibide hauek eman zizkigun: belaunaldien arteko lidergoa sustatzea, "baliabideak sortzea eta gizarte-arloko proiektuak abian jartzea lortzen duten ideia-haztegiekin, belaunaldiek beren ikuspegiak eta ezagutzak partekatzeko aukera izan dezaten".

Alfredo Cohen, "El PARLATE" Erakundeko zuzendariak, "La gran pantalla"-ra hurbiltzen gaitu, belaunaldien arteko topaketa zinematografiko bat, non filmak eta film laburrak proiektatzen diren, zahartzaroarekin batera dauden estereotipoei buruzko hausnarketa sustatzen duen eztabaida-gune batekin batera.

Bestalde, Iñigo Santiago Zubizarretak, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko zuzendariak, "Begirada Aktiboa" aurkeztu zuen, 2018ko BBPP sariaren irabazlea. "Adineko pertsonen sare aktibo bat (antena sozialak) Bilbon, nahi gabeko bakardade-egoerak detektatzeko, gizarteratze-ibilbideetan esku hartuz". Antena horiei esker, Gizarte Zerbitzuek identifikatuta ez zituzten kasuak aurkitu ahal izan zituzten, pertsona horiek ez baitziren inoiz haiengana joan. "Bakardadea oso sentimendu pertsonala da, errespetutik jorratu behar dena.".

Jardunaldiari amaiera Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuorde Lide Amilibiak eman dio, eta Euskadi Lagunkoia sarearen aurrerapenetako batzuk zerrendatu ditu, hala nola, dementziekin lagungarriak diren etxebizitzak diseinatzeko gida bat argitaratzea edo BBPP 2019ko sariak berehala ebaztea. "Jardunaldi honetan ideia berriak piztu ditugu, Euskadi Lagunkoian aplikatu ahal izango ditugunak eta etorkizunean hobetzen joango direnak".

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter