"Ermua, Pertsona Nagusiekin Hiri Lagunkoia" proiektu estrategikoko talde eragileak, modu aktiboan parte hartu du Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Egunean. 

Merkatuko Plazan, azaroaren 29an, ostirala, eta 30ean, larunbata, 15 tailer inguru burutu ziren, ekimen ezberdinen bitartez, gorputz espresioa, sormena, joko askea eta belaunaldien arteko erlazioa landuz. 

Ermua Lagunkoiako talde eragileak, joko tradizionalak biltzen dituen tailerra egin zuen non pertsona helduek txikienei euren gaztaroan egiten zituzten jokoak erakutsi zizkieten. 

Ekimenaren garapena oso modu positiboan baloratua izan da, belaunaldien arteko erlazioen bitartez, pertsona nagusien balioa erakutsi ahal izan delako herritarren artean. 

Talde eragilea, egun 18 kidez osatua, "Ermau, Pertsona Nagusiekin Hiri Lagunkoia" proiektua aurrera eramatearen arduraduna da, pertsona nagusien esfortzua eta lana agerian uzten baitute. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter