Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak “Farmazia Lagunkoiak” metodologia zabaltzea du helburu Gipuzkoa osoan zehar.

Behin Donostiako esperientziatik ateratako ondorioak aztertu ostean, pauso bat haratago joatea erabaki dute eta Gipuzkoako herrietan zabaltzen hasi. Horretarako, Irunen has dira, 61.000 biztaleko herrian, non Udaleko gizarte langileekin batera, famaziak arrisku egoeran aurkitzen diren pertsonak topatzen lagunduko duten.

Hori guztiagatik, azaroaren 28an, Palmera Montero zentroan bilera bat egin zen, Gipuzkoako Sendagaigileen ordezkaritza, herriko farmaziak eta Irungo Udaleko Gizarte Lagileekin batera.

 

Xabier, nolatan aukeratu duzue Irun lehenengo esperientzia pilotoa egiteko? Eta nola erantzun dute bertako farmaziek?

Irunen lehen esperientzia pilotoa egiteko ideia Matia Fundazioarekin egindako bilera batetik atera zen. “Farmazia lagunkoiak” eduki zitzaketen herriak aztertu genituen eta behin datu horiek edukita, Irunekin hastea erabaki genuen.
Irungo farmaziek oso modu positiboan erantzun dute eta proiektuan lana egiteko gogo handiarekin, ekimena oso interesgarria baita. Gainera, lehen bilera oso ondo joan zen aretoa goraino betez.

 

Irungo Udalak 61.000 biztanlerentzat 16 gizarte langile ditu, nolakoa izaten ari da herriko farmazien eta Udalaren arteko koordinazioa?

Koordinazioa oso erraza izaten ari da. Lehenengo bileran protokolo bat adostu zen kontaktua nola egin jakiteko arrisku arazo bat ikusten zenean, behin hori jakinda, segituen Gizarte Langileengana jotzen da. Dagokion informazioa helarazten zaie eta behin miaketa egin ostean, kasuaren jarraipena egiten hasten dira.

 

Udaleko gizarte langileekin egindako bileran euren lana egiteko moduaz gehiago ikasi duzue. Zertan lagundu dizuete gerturaketa honek?

Behin bi kolektiboen artean protokoloa ezarri ostean, Irungo farmaziei aukera hau zabaltzea ideia ona zela iruditu zitzaigun formakuntza saio baten bitartez, Udaleko Gizarte Langileen lanari buruzko nondik norakoak ezagutzeko.

Hasiera batean, herritarrek pentsatu dezakete, farmaziek gizarte arloak eskaintzen dituen zerbitzu guztien berri dutela, baina ez da horrela. Arrazoi horregatik, formakuntza saioa oso arrakastatsua izan da farmaziek ezagutza hau bereganatu dutelako eta orain prest daudelako arrisku egoeran dauden pertsonen aurrean jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren jakiteko.

Horrez gain, bileran argi geratu zen komunikazioak bien artekoa izan behar duela. Alde batetik, gizarte langileak farmaziaren bitartez arazoari aurre egiteko aukera ikus dezake, eta baita dinamizazio zentroetan osasun saioak eskaini.

 

Farmazientzako komunikazio dokumentu bat landu duzue. Zertan oinarritzen da dokumentu hori?

Lehen aipatu bezala, gizarte langileekin harremanetan jartzeko pausoak azaltzen dituen dokumentua da. Dokumentu horretan, harremanetarako informazioa eta antzeman dutenaren berri eman dezakete.

 

Gizarte antena izatea kalean ikusten diren arazoei erantzun bat emateko balio dezake. Farmaziak herritarrekin kontaktu zuzenean daude. Ze pauso eman behar dituzte farmaziek horrelako kasu baten aurrean? Protokolo zehatz bat jarraitzen al duzue?

Orain arte, bakoitzak bere modura egiten zuen, baina orain, komunikazio protokolo honen bitartez, askoz informazio gehiago daukagu gure eskuetan arazo bakoitzaren aurrean nola ekin erakusten diguna. Oraintxe bertan, arazo bat ikusten dugunean, Gizarte Langileei abisua besterik ez dugu egin behar komunikazio protokoloa jarraituz. Behin kasua pasatu denean, saila da horretaz arduratzen dena.

 

Zure ustez pertsona nagusiak babestuago sentituko dira ekimen honekin?

Noski. Modu honetara, kontaktua askoz ere zuzenagoa da eta erantzuna azkarragoa. Azken batean, ekimen guzti hauek pertsonen bizi kalitatea hobetzeko egiten dira.

 

Zeintzuk izango dira hurrengo pausoak? Gipuzkoako beste herri batean hasteko ideia al duzue?

Oraingoz, ekimenarekin hasi besterik ez gara egin eta Irunen nola ateratzen den ikusi behar dugu. Gure aldetik, eta baita Gizarte Zerbitzuetako sailetik ere, artatze erregistroen dokumentua prest ematen diren kasuen berri izan eta nola doan jakiteko.

Lehenik eta behin, herri “pilotu” honetan gauzak nola doazen aztertuko dugu, ondoren ekimena zabaltzen joateko.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter