-
30 Abendua 2019

Arabako hiriburuan orain dela urte batzuk jarri zituzten osasun parkeak martxan. Momentu honetan 10 parke daude hiriburu guztian zabalik pertsona nagusiek soinketa egin dezaten.
Geroz eta parke gehiago ikus daitezke hiriburuetan. Gasteiz lehenengoetarikoa izan al zen?
Programa hau 2009-2010 ikastaroan jarri zen martxan. Osasun Parkeak 60 urtetik gorako pertsonak elkartzeko balio dute, leku eta ordutegi ezberdinetan, ekintza fisikoaren onurak ezagutzeko. Parke hauetan soinketa egiteko hainbat gailu aurki ditzakegu pertsona nagusiei zuzenduak daudenak, eta zehazki, goiko, beheko eta enborreko mugimenduak ahalbidetzen dituztenak.
Nola moldatzen zarete kudeaketa eramateko?
Arduradunek aipatu bezala “Osasun parkeak kirol instalakuntzak dira, oso erabilterrazak, kanpoan aurkitzen direnak eta Gasteizko zenbait txokotan aurki ditzakegunak zahartze aktibo eta osasuntsua bultzatzeko”. Momentu honetan 10 parke daude Gasteiz guztiko auzo eta parkeetan zabaldurik, Nagusien Zentro Soziokulturalekin lotura zuzena daukatelarik.
Web orrian aparailuen erabilpen egokia nola egin azaltzen duzue, baita ere pertsona batek entrenatzeko aukera jartzen duzue. Erabiltzaileen jarraipenik egiten al duzue?
Instalakuntza hauetan aparatu ezberdinak aurki ditzakegu, gorputzeko atal ezberdinak lantzeko, erabiltzeko errazak eta edonorentzat erabilgarriak direnak. Hirian aurki ditzakegun 10 parkeetatik, 9etan arduradunak daude gailuen erabilera egokia burutzeko. MUGIMENT ekimenak, bere weborriaren bitartez parke hauetan burutzen den aktibitatea biltzen du.
Arduraduna goiz eta arratsaldez parke batetik bestera mugitzen da ordutegi eta egun finko batzuetan. Programa honek ekimen bakoitzerako ordutegi bat dauka (informazioa, taillerrak, aholkularitza…) Astelehenetik ostiralera egiten da 440 ordu urtean, astean 9 ordu burutuz.
Parkeetara libre joan daiteke eta modalitate ezberdinak daude:
Libre joan urte guztian zehar. Pertsona interesatuek aparailuen erabilera nolakoa den azaltzen dituzten fitxak dauzkate
Parke guztietan daude eskuorriak pertsonek azalpenak jarri ditzaten.
Astean behineko tailerra. Tailerra urte guztian zehar eskaintzen da astean ordubetez (abuztuan izan ezik). Entrenamenduak egiten dituzten pertsonei azalpenak ematen zaizkie. Memoria eta fisikoa lantzeko ariketak burutzen dira, baita bizitza osasuntsua eramateko aholkuak ere. Erorketak ekiditeko programarekin lotura zuzena dute ere.
Programa honen garapena izugarria izan da, orain artekoa osasun parkeetan egiten denaren ohiko jarduera delarik.
Aurreko elkarrizketa batean, jarduera fisikoak beste pertsona batzuekin harremana izateko aukera ere ematen duela esan zenigun, lagun berriak egin… Gorputza zaintzeaz gain, buruarentzako ere balio duela esan genezake?
Soinketa egiteak onura asko dakartza, baina lagunekin bada, hobe. Egia esan, beste pertsona batzuekin elkartzeak jende gehiago bultzatzen du parte hartzera. Erlazio eta emozioen uztarketak geroz eta jende gehiago mugitzen du, batez ere bakarrik bizi diren emakumeak, edo beste arrazoi ezberdinengatik sozializatzeko beharra sentitzen dutenak.
Joera honek azken urteetan gora egin du, eta handitzen joan da erabiltzaileek egindako balorazioagatik. Saio hauetako asko megafoniarekin egiten dira eta musikarako ekipo portatil sendo bat erabiltzen da, dei efektua areagotu duena eta talde jendetsuak sortzeko aukera eman duena. Batzuetan 70 pertsona inguruk ere parte hartu dute.
Soinketa egitea taldean emakume askorentzako rutina batean sartzea izan da, modu horretara ondo pasatzen dute eta erlazioak egiteko momentua da, beraiek bezalako batzuekin kontaktuan egonez. Astero programa honek 200 pertsona inguru mugitzen ditu. Ondorioz, profesionalki lan honi dedikatzen zaion denbora parkea dinamizatzeko eta tutorizazioa egiteko egiten da, metro gutxira monitorea edukiz.
Programa honi lotzen al zaizkio Udaletxeko beste edo arrisku egoeran dauden pertsonak topatzeko balio dezake?
Gainontzeko programak bezala, osasun parkeak, Udaletxe barruan jorratzen diren beste programa batzuetara bideratzeko balio du eta komunitatean dauden beste erakunde batzuetara. Modu honetara, bakardade egoeran aurkitzen diren pertsonak topatzen ditugu.
Gure ustez, Osasun Parkeetako programak arrakasta handia izaten ari da komunitate barruan ematen diren ekimenak bultzatzeko eta erantzunak biderkatuz. Konpetentzia horiek: erresilientzia, egoera aldakorretan moldatzeko modua, parte hartze lanera egokitu, komunikazio karismatiko eta enpatikoa, pertsonalizazioa, baloreen ahalduntzea.
Saioek bere ezaugarri teknikoak mantentzen dituzte, baina pertsonen arteko erlazioak lantzen ditu, elkar ezagutze eta parte hartzearen metodologia jarraituz.