2014an Euskadi Lagunkoiaren "Udalerrietan Ezartzeko eta Erabiltzeko Gida Praktikoa" publikatu zen, herrietan ekimen lagunkoiak egiteko pauso metodologikoak errazten zituena. Momentu horretan 15 ziren sarera atxikita zeuden herriak, eta noski, denak diagnosiaren lehen fasean aurkitzen ziren. 

Momentu honetan sareak 65 herri dauzka atxikita hiru lurralde historikoetan. Honek, sarea osatzen dugun pertsona guztioi besteengandik ikasteko aukera eman digu, bai metologia aldetik, perfiletatik eta baita esperientzietatik ere. Horregatik, Gida Praktikoa berritzeko garaia dela iruditzen zaigu, bizi izan ditugun esperientzia guztien ondorio bezala. 

Gida metodologikoa modu parte hartzailean egin nahi da proiektuan parte hartzen duten eragile guztien beharrei egokitzeko asmoarekin, baita ezagutza eta herrietako esperientzia ezberdinak biltzeko ere. Horretarako, azaroaren 21 eta 22an hiru lan saio egin ziren, non talde eragileek, udaletako langileek eta kanpoko teknikariek parte hartu zuten gida hau sortzeko. 

Saioak Legazpi, Durango eta Maeztun egin ziren eta bertan, dinamika ezberdinak erabiliz, landa guneko herrietan gida nola egokitu landu zen, metodologiaren faseak aztertuz eta pentsatuz. Horretarako, Legazpi, Elgoibar, Antzuola, Azkoitia, Aretxabaleta, Urretxu, Ea, Durango, Abadiño, Ermua, Mungia, Bilbo, Kanpezu, Zanbrana, Bernedo eta Meaztuko herriek parte hartu zuten, baita Sirimiri eta Ubikareko langileek ere. 

Giden garapen prozesuak aurrera jarraitzen du eta 2020an parte hartze prozesu gehiago biziko dira herrien pluraltasun eta errealitateara egokituriko gidak izan daitezen. 

Euskadi Lagunkoia osatzen dugun taldekieen aldetik gure eskerrik beroena azaldu nahi dizuegu parte hartu duzuen pertsona guztioi zuen interes eta prestutasunagatik, azken 3 saioetan bertan egon zaretelako eta zuen ekarpenak etorkizunean aterako diren lagunkoitasun gidetan azalduko direlako. 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter