Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordea, izan da Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariak 2019 banatzearen arduraduna. Ekitaldia Zanbranan ospatu da, Araban, urtarrilaren 15ean. Bertan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garatu diren adineko pertsonentzako ingurune lagunkoiak sortzeko hiru proiektu aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak. Ekitaldian zehar, Amilibiak 2019ko ediziorako aurkeztutako zortzi hautagaitzen balioa azpimarratu du.

 Zanbrana, ‘Envejecer no es sinónimo de perder calidad de vida’ proiektua izan da garaile

‘Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiena 2019’ saria Zanbranako Udalak aurkeztutako ‘Envejecer no es sinónimo de perder calidad de vida’ izeneko proiektuak jaso du. Bertakoek azaldu bezala, 2019ko martxoan eman zitzaion hasiera proiektu sozio-sanitario honi. Udala da proiektua bultzatzen dabilena dizplina anitzeko profesionalekin batera: herriko medikua, erizaina, gizarte langilea, fisioterapeuta, dinamizatzaile sozio-kulturala eta psikogerontologa bat. Denen artean, Zanbranako taldea osatzen duten pertsonen jarraipena burutzen dute. Koordinazioa Udala, Osakidetza eta gizarte langilearen artean eramaten da.

Zanbranako taldearen parte-hartzea oso positiboa izaten ari da. Herriko pertsona nagusiak elkarren artean erlazionatzeko modu berri bat sortu dute, tailer eta ekimenen bitartez, eskulanak, sukaldatzeko errezetak, memoria jokoak, abestien bitartezko estimulazioa... garatuz. Helburu nagusia jendea etxetik atera eta eralazioak eta giro ona bultzatzea dira. 

Oraingoz 23-24 pertsona parte hartzen ari dira, Zanbrana bezalako herri txiki batentzat oso zifra altua delarik. Euren artean erlazio berriak sortu dira eta horrek taldea indartu egin du eta herriko bizia areagotu. 

"Saria lortzea Zanbranako herriari aitormena izan da eta baita landa eremuan horrelako proiektu bat aurrera eramatearen zailtasunari" dio Ainhoa Pereyra, dinamizatzaile sozio-kulturalak. 

premio buenas prácticas 2019 zambrana

Bizi Isparterko Nagusiak Elkarteari ‘Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak 2019’ lehen accesit-a eman zaio

Lehen Accesit-a Bizi Ispasterko Nagusilak Elkarteak, Ispasterko eskola publikoarekin eta Ispasterko (Bizkaia) guraso-elkartearekin elkarlanean, egindako belaunaldien arteko programari eman dio Eusko Jaurlaritzak. Maite Zabala, proiektuaren arduradunak azaldu bezala "orain dela 7 urte hasi ginen ekimenari forma ematen. Momentu honetan, belaunaldien arteko ezagutza elkarbanatzeko proiektu aberats batean bilakatu da, nagusiek gazteei erakusten diete eta gazteek nagusiei."

Proiektua garatzerako garaian, gai bakoitza lehenik eta behin modu teoriko batean lantzen dute eta ondoren pasatzen dira praktikara. 3 zatitan banatzen dute, lehen hiruhilekoa abenduaren 3an ospatzen dute, Euskararen Egunean, taloak eginez. Bigarrenerako, Saharako herri batekin orain dela urte batzuk eginiko senidetzearen ondorioz, bertako eskolarako laguntza ekonomiko eta materiala lortzen dute, aurreko urtean 500 € bideratuz. eta azkenik, hirugarren hiruhilabetean, "San Juanetako Ukendua" egiten dute, belarrak aztertu eta ondoren krema eginez.

Gazteen aldetik, gailu elektronikoak nola erabili erakusten diete pertsona nagusiei: Osakidetzako eta Lurraldebuseko txartela, ordenagailua, mugikorra, sare sozialak...

Zabalak azaldu bezala "saria lortzea gure lanaren errekonozimendua izan da. Balorean jartzen baitugu nagusien eta gazteen ezagutza eta gainera, bestelako gai garrantzitsuak ere transmititzen dira: esperientzia, auzolana, errespetua, inklusioa..."

premio buenas prácticas zambrana ispaster

Invisible Beauty, Ai Do Project Dantza Konpainiaren eta Afagiren arteko proiektua 

Bigarren accesit-a Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako "Ai Do Project" Dantza konpainiaren eta Afagi, Alzheimerra edo beste dementzia dutenen senitartekoen, lagunen eta pertsonen beren Gipuzkoako elkartearen ‘Invisible Beauty’ proiektuak jaso du. Proiektua Gipuzkoako Dantzagunearen eta Musikeneren laguntzarekin eraman da aurrera.

Ekimen hau estimulazio kognitiboa lantzen duten tailerren barruan garaturiko dantza proiektua da. Iker Arrue, Ai Do Project Dantza konpainiako zuzendari artistikoak aipatu bezala "2012an Afagirekin harremanetan jarri zen nire familia nire aitarengatik. Ni dantzaria izanik, dantza estimulazioak aitari laguntzen ziola konturatu nintzen eta besteentzako ere lagungarria izan zitekeela pentsatu nuen. Horregatik, Afagiko zuzendaritzarekin hitz egin ostean, proiektua martxan jarri genuen." 

Marisa Ortigosa, Afagiko Zuzendariak azaldu duenez "sari honen bitartez tailerra eta ekimena zabaltzen ditugu. Proiektua beste eskualde batzuetan ezagutzera emanez. Alzheimerra duten pertsonak eskubi osoko pertsonak dira, bazterketak ez du lekurik hemen". 

premio buenas prácticas zambrana afagi

Ekitaldiaren amaieran Amilibiak eskerrak eman dizkie “Euskadi lagunkoiago bat sustatzeko egiten ari zareten lanagatik. Lan bikaina eta beharrezkoa burutzen ari zarete”.

"Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria 2019" jaso duen jardunbide egokiak, bidaia-poltsa moduan, 3.000 euro jasoko ditu, irabazleak aukeratuta Europan jardunbide egokiren bat burutzen duen erakundea 3 lagunek bisita dezaten. Gainera, saritutako jardunbide egokiak —Saria eta Accesit-a— Euskadi Lagunkoia Sareak eskura dituen bitartekoen bidez emango dira ezagutzera.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter