-
18 Martxoa 2020

Gobernu Kontseiluak premiazko hainbat neurri onartu ditu gaur, ahal den neurrian, Covid-19ren pandemiak Euskadin izango dituen eragin ekonomiko handiak arintzeko.
Neurri horien lehentasunezko helburua euskal osasun-sistemari beharrezko baliabide guztiak ematea da, egunerokoan zerbitzu profesionala eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitu ahal izan dezan; baita, egoera hori gehien pairatzen ari diren kolektiboen beharrei erantzutea ere, bai ekoizpen-ehunean, bai familietan. Gobernuak baliabide ekonomiko eta giza baliabide guztiak jarriko ditu.
Bestalde, ospitaleetako farmazia-zerbitzuetan sendagaiak jaso ohi dituzten pertsonen tratamenduen jarraitutasuna erabat bermatuta dago. Hala, zerbitzu horietan pertsona-pilaketarik egon ez dadin, ez joateko deia egin da, hitzordua izan ezean.
Eusko Jaurlaritzak plan bat amaitu du etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei oinarrizko zereginak, behar-beharrezkoak direnak, egiteko antolatutako elkartasun-ekimenak sustatzeko eta babesteko. ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen helburua premiarik handienak dituzten euskal herritarren premiak bideratuko dituen tresna bakar bat bultzatzea eta, aldi berean, osasun-kalteak saihestea, haientzat zein laguntzen dieten boluntarioentzat.