Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, indar askorekin bizi izan da Euskadin. Marea moratu batek Euskadiko herriak bete ditu, horietatik 65 Euskadi Lagunkoiara atxikita daudenak, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politiketako Departamenduak bultzaturikoa, hain zuzen ere. 

Euskadi Lagunkoia Emakundek bultzaturiko "KATERIK GABE, KATEAN: berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko deia" kanpainarekin bat egin du eta atxikita dauden herrien artean berebiziko ekimena sustatu. 

Eskuzabaltasun eta bateratze keinu asko jaso ditugu: manifestizioetako irudiak, bileretakoak, bazkariak, afariak, tailerrak... non atxikita dauden herrietako talde eragileetako pertsonek parte hartu duten. 

Kanpezu (Araba), Iruña Oka (Araba), Zumarraga (Gipuzkoa), Ispaster (Bizkaia) eta Iruran (Gipuzkoa) egin diren ospakizunetan ateratako irudiak dira. Edade guztietako emakumeak bat eginik berdintasuna eta emakumeen aldeko eskubideak aldarrikatzeko. 

 

Kanpezu

8m2020 campezo1

8m2020 campezo2

8m2020 campezo3

 

Irura

8m2020 irura

 

Iruña Oka

8m2020 iruñadeoca1

8m2020 iruñadeoca2

 

Ispaster

8m2020 ispaster

 

Zumarraga

8m2020 zumarraga1

8m2020 zumarraga 2

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter