-
21 Apirila 2020

Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako zahartze aktiborako programak, COVID-19aren ondorioz sortu diren beharrei erantzun egokia emateko adinekoentzako "Baliabide interesgarriak" gida kaleratu du, Matia Fundazioa eta beste hainbat erakunderen laguntzarekin.
Gida honetan, COVID-19aren inguruko informazio-plataformak (Eusko Jaurlaritza, Osasunaren Mundu Erakundea, Osasun Ministerioa, SIIS Dokumentazio Zentroa eta Matia Fundazioa) agertzen dira; baita gaixotasuna ekiditeko eta konfinamendu garaian etxean osasuntsu nola mantendu iradokitzen duten hainbat gomendio ere, besteak beste. Bukatzeko, egungo testuinguruan martxan jarritako ekimenen informazioa ere ematen da.
Mota horretako baliabide ugari sortu dira, gida honetan gutxi batzuk baino ez dira erakusten. Gida gehiago osatzeko, kontaktua ere eskuragarri uzten da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., ezagutzen diren ekimen guztiak bertara bidaltzea animatzen delarik, denon artean partekatu daitekeen gida zabalago bat osatzeko.