Martxoaren 11n, Lide Amilibia Bergaretxe, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordeak, eta José Antonio Suso, Lezako Alkateak, herriaren atxikimendua sinatu zuten Euskadi Lagunkoiara. 

Sinadura honekin arabako herria Euskadi Lagunkoia proiektura gehitzen da modu ofizialean, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatzen duena Matia Fundazioaren laguntza teknikoarekin batera, Euskadin pertsona nagusientzako herri adeitsuagoak eraikitze aldera. 

Atxikimendu honen bitartez, Lezako herriak hainbat helburu betetzeko ardura hartzen du, besteak beste, komunitateko parte-hartze prozesuak sustatzea; herritarren bizi kalitatea hobetze aldera, udalerriaren eskumen alorretan aldaketak egin daitezen ahalbidetzea; adineko pertsonek herri eta hirietan ongizatea sortzeko duten potentziala aprobetxatzea; eta Euskadiko ekimen lagunkoien sare bat sortzea. 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter