Lagunsarea plataforma abian jarri da COVID-19ren krisialdian, Euskadi Lagunkoia Sarean parte hartzen duten pertsona eta udalerriei online tresna honen bidez lanean jarraitzeko eta komunikatzeko aukera emateko.

 

Plataforma berria Euskadi Lagunkoia Sarera atxikitako 66 udalerrietako parte-hartzaile guztiei zuzenduta dago, adinekoei zein udaletako teknikariei eta profesionalei. Bertan, udalerri mailan lan egin daiteke, baina beste udalerri batzuetako pertsonekin harremanak izateko aukera ere ematen du, eta lagunkoitasunaren inguruko hausnarketak eta esperientziak partekatzera bideratuta dago.

Plataformak, gainera, bideo-deia egiteko funtzio bat du, udalerri guztietarako online lan-saioak egiteko. Udalerri bakoitzak bere espazioa du, baina lurralde-mailako taldeak ere baditu (batzordeak), eta lurralde bereko beste udalerri batzuekin harremanetan egon ahal izango da, bai eta talde ireki bat ere (Euskadi lagunkoia), non pertsona guztiak dauden.

lagunsarea web

Plataformak gai zehatzei buruzko foroetarako atal bat ere aurreikusten du. Pertsona guztien artean partekatutako espazio irekiak dira, hainbat gairi buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Foro horiek 6 bloke handitan egituratu dira, honako gai hauekin:

1. Albisteak: udalerrietako ekitaldiak eta edozein informazio interesgarri jasotzeko.
2. Espazio fisikoa: aire libreko espazioei eta eraikinei, garraioari eta etxebizitzari buruzko hausnarketak eta ikaskuntzak partekatzeko gunea.
3. Komunitatea: partaidetza eta Gizarte Ehuna, Herritarren Partaidetza eta Enplegua eta Errespetua eta Gizarteratzea arloei buruzko hausnarketak eta ikaskuntzak partekatzeko.
4. Zerbitzuak: komunikazio- eta informazio-arloei eta gizarte- eta osasun-zerbitzuei buruzko gogoetak eta ikaskuntzak partekatzeko.
5. Talde eragilea: talde sustatzailearen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko kezkak, zalantzak eta arrakasta-gakoak tartekatzea.
6. Faseak: proiektua arautzen duen fase bakoitzari (diagnostikoa, plana, ekintzen ezarpena, ebaluazioa) buruzko eztabaidarako espazioa.

Erabiltzera animatzen zaituztegu, eta laster elkar ikustea espero dugu!


Plataformaren gida

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter