2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren bidez, jendaurrean aintzatetsiko dira lagunkoitasunaren arloan berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik zahartzen diren pertsonentzako ingurune bideratzaileak sortzen nabarmentzen diren jardunbideak garatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak.

Oinarriak ezagutu

Deialdi honetarako hautagaitza Euskal Autonomia Erkidegoko administrazìo publikoek eta beren sektore publikoetako erakundeek aurkeztu ahalko dute, bai eta helbide soziala autonomia-erkidego horretan duten eta beren jarduera nagusia bertan garatzen duten pertsona juridiko pribatuek ere.

2015-2020rako Zahartze Aktiborako Estrategiak legegintzako erreferentzia gisa Gizarte Zerbitzuen Legea du; hark Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema arretarako sare antolatu gisa ulertzen du, zeinak helburu baitu gizarte-integrazioari bide ematea eta pertsona, familia eta talde guztien autonomia. Horretarako, eginkizun sustatzailea, prebentziokoa, babeslea eta laguntzailea du.

“Bere hiru arlo nagusietako bat lagunkoitasunari eta ongizatearen gizartea eraikitzen parte hartzeari buruzkoa da, eta haren helburua da Euskadin lagunkoitasunaren paradigma orokortu dadin sustatzea eta, horretarako, prozesu horretan zahartzen diren pertsonen protagonismoa eta parte-hartzea bermatzea”, esan du sailburuak.

Nagusiekiko inguruneen lagunkoitasunaren mugimendua Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatuta sortu zen, 2005ean, Rio de Janeiroko Gerontologiako XVIII. Mundu Kongresuan, Age-Friendly Cities izenarekin. Munduko biztanleen bi joera bereizgarri izan zituen oinarri: zahartze demografikoa eta urbanizazio-prozesua.

Horrela, OMEren iritziz, ingurune lagunkoi batek bizitza independenterako, zahartze aktiborako eta autonomia pertsonalerako adore ematen du; horretarako, osasuneko, parte hartzeko eta segurtasuneko aukerak optimizatzen dira, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Esparru horren barruan, “Euskadi Lagunkoia” proiektua sortu zen, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimen gisa. Ekimen horrek herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte-hartzea sustatzen du, Euskadin zahartzen diren pertsonentzako bizitza-ingurune bideratzaileen sustapenean lagunkoitasun-mugimendua garatzeko.

Kontuan hartuta Euskadin lagunkoitasunaren arloko lanagatik nabarmenak diren eta zentzu horretan lan egiten duten erakunde, organismo eta pertsona asko daudela, Aginduaren helburua da “Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria” sortu eta, horrela, berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik nabarmenak diren jardunbide egokien balioa azpimarratzea.

Saria

“Jardunbide bat egokia dela esateko, erreferentzia gisa UNESCOk Management of Social Transformation programaren esparruan 2003an eginiko proposamena hartzen da. Hartan, oinarrizko lau ezaugarri zehazten dira, gizarte-eremuan jardunbide egokiak zer diren identifikatzeko: berritzailea (soluzio berriak edo sortzaileak garatzen ditu), eraginkorra (hobekuntzaren gainean inpaktu positiboa eta benetakoa erakusten du), jasangarria haren eskakizun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoengatik (denboran mantendu daiteke eta ondorio iraunkorrak izan) eta eredu gisa har daiteke (eredu gisa balio du, beste leku batzuetan politikak, ekimenak eta jarduketak garatzeko)”, esan du Beatriz Artolazabalek.

2020. urte honetan, COVID-19tik eratorritako pandemia-egoera dela eta, OMEren Hiri eta Komunitate Laguntzaileen Munduko Sareko hiri eta komunitateak, eta saretik harago, irtenbideak bilatzen ari dira adinekoei COVID-19 erantzuna ematen laguntzeko eta onurak atera ditzaten; beraz, inguruabar hori kontuan hartuko da abiatzen diren ekimenak baloratzerakoan. Orainaldia

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza da deialdi honen organo kudeatzailea. Gaur, uztailak 24, EHAAn argitaratzen den eta 2020rako "Lagunkoitasun Jardunbide Egokien Sariaren" deialdia onartzen duen Aginduaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Hautagaitzak aurkezteko epea 30 egunekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Epaimahaia honako hauek eratuko dute: Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea; Pilar Sorando Zahartzaroa - Geriatria eta Gerontologiako Euskal Sozietateko presidentea; Koldo Aulestia AFAGI- Alzheimer Gipuzkoako presidentea; Beatriz Vazquez 3D Social Movement-eko kudeatzailea; Jose Manuel Odriozola EUSKOFEDERPEN pentsiodun eta erretiratuen elkarteen lurralde-federazioko presidentea; Mª Jesus Goikoetxea Giza Eskubideetako doktorea eta Psikologiako eta Teologiako lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, eta Saioa Landa Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria (ez du botorik izango).

Hobekien baloratutako jardunbideari emango zaio saria. 3.000 euroko bidaia-poltsa bat izango da, saritutako erakundeak lagunkoitasun jardunbideren bat egiten duen erakunderen batera bisita egiteko. Saritutako erakundeak aukeratuko du, eta saria eman duen organoari jakinaraziko zaio, zergatik aukeratu duen justifikatuz.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter