Christopher Phillipson irakasleak, Manchesterreko Unibertsitateko Soziologia eta Gerontologia Sozialeko adituak, abenduaren 4an, Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den "Covid-19 Lagunkoitasuneko Europako Jardunbide Egokiak IV. Jardunaldia" inaugurazio hitzaldia eskainiko du.

Elkarrizketa zabal honetan, pandemiarekin eta gizartean eragiten ari den inpaktuarekin lotutako bere azterlanen gakoak ematen dizkigu. Halaber, azken urtean argitaratu dituen hainbat lan aztertuko ditugu, zahartze aktiboan, hiri lagunkoietan eta horien ezarpenean sakontzen jarraitzeko gakoak azalduz.


Datorren abenduaren 4an "Covid-19 Lagunkoitasun Jardunbide Egokiak Europan" IV. Jardunaldia ospatuko dugu. Ikusten duzunez, aurten pandemia da gai nagusia. Zer eragin izan du COVID-19k gure bizimoduan eta, bereziki, adinekoenean?

COVID-19a Europa osoko desberdintasun- eta austeritate-testuinguru batean ikusi behar da, eremu behartsuenetan eragin handiagoa izan duelarik.

Adinekoengan izandako eraginari erreparatuz, lehenik eta behin esango nuke adinagatiko diskriminazioa zabaldu egin dela Europako gizarte askotan, eta forma estereotipatua hartu duela, adinekoen irudi ahul eta babesgabe bat sortuz. Baita diskriminazioa ere, tratamendu mediko egokia ukatzeko. Adinagatiko diskriminazioaren gorakada hori atzerakada handia izan da, 1990eko hamarkadatik gai horri buruz kontzientziatzeko egin diren kanpaina guztiak kontuan hartzen baditugu.

Bigarrenik, enplegua, etxebizitza eta beste zerbitzu batzuk eskuratzeari dagokionez gazteek jasaten duten presioaren ondoriozko belaunaldien arteko tentsioak arazo handia sortzen ari dira. Adinekoekiko lagunkoitasuna sustatzeko lehentasuna belaunaldien arteko elkartasuna indartzeko moduak bilatzea izan behar da, eta hori, zalantzarik gabe, gai garrantzitsua da adinekoekin ditugun eztabaida eta jarduera lagunkoi guztietan lantzeko.

Hirugarrenik, Europako krisia zaharren zentro eta egoitzetan ere ari gara bizitzen, non heriotza kopuru handia eman da COVID-19ren ondorioz; izan ere, pandemiak agerian utzi ditu sektore horrek dituen arazo nagusiak baliabide faltarekin eta gizarte-abandonuarekin, gaizki ordaindutako eta segurtasunik gabeko eskulan batean oinarrituta. Argi geratu da pandemiak erakutsi digula adinekoentzako egoitzetan lan duina eta lagunkoia sustatu behar dela, eta hori orain arte ez da egin, ez behintzat Erresuma Batuan.

bbpp2020 portada


Zure hitzaldiak pandemiaren ondorioak azpimarratzen ditu "Komunitateak eta COVID-19: adinarekin adiskidetzeko plan baten garapena" izenburupean. Eman al diezagukezu zertzelada batzuk gaiari buruz?

COVID-19a XXI. mendeko osasun publikorako erronka garrantzitsua dela erakusten ari da: lehenik eta behin, egoera zabaltzen ari da gastu publikoa murriztu den hamarkada baten ondorioz, batez ere osasun publikoarekin lotutako arloetan. Bigarrenik, pandemia areagotzen ari da biztanleriaren zahartzearen ondorioz sortzen diren presioak, batez ere 80 urte edo gehiagoko pertsonen kopuruak gora egin duelako. Talde horri neurriz kanpo eragiten diote gaixotasun larriek eta COVID-19rekin lotutako heriotzek. Eta hirugarrenik, gizartean desberdintasun handiagoak duen eragina ikusten dugu. Adibidez, Erresuma Batuan, komunitate pobreenetan bizi diren pertsonen heriotza-tasa eremu oparoenetakoaren bikoitza da.

Beraz, errekuperazio-plangintzan kontuan hartu beharreko funtsezko lau arlo ditugu: lehenik eta behin, eskasia duten eremuetan esku-hartzeak lehenetsi behar ditugu, bai eta komunitate horien barruan adinekoen talde espezifikoentzat ere (adibidez, sozialki isolatuta daudenak edo talde minoritarioak). Era berean, adinekoek pairatzen dituzten desberdintasunei aurre egiteko kanpainak garatu behar ditugu, batez ere diru-sarrerekin eta etxebizitzarekin lotutako gaietan. Hirugarrenik, premiazkoa zaigu zahartzeari buruzko narratiba aldatzea, adinekoak gizartearen erdigunetzat har daitezen, ekonomia eta ongizatea modu askotan laguntzen baitute. Eta, azkenik, komunitateen barruan, elkarlaguntzarako eta borondatezko laguntzarako erakundeak indartu behar ditugu, funtsezkoak baitira pandemian zehar pertsonei laguntzeko.

Chris Phillipson PhD Workshop 5 7 April 2016 IMGL 0007 1
Aurten, OMEren Hiri eta Komunitate Lagunkoien Mundu Sarea erantzunak bilatzen ari da adineko pertsonek COVID-19ari aurre egin diezaioten. Sustatu al du ekimenik Manchesterreko Lankidetza Institutuak? Euskadira estrapolatu daiteke?

Agintariek maila desberdinetan biltzen dituzten eskualdeko ekimenak garrantzitsuak dira, Manchesterren adinekoen ahotsa maila guztietan entzuten dela ziurtatzen dugu.

Ekimenak bideragarriak izan daitezen, ezinbestekoa da ekintza ikerketarekin lotzea, programen eraginkortasuna ebaluatuz eta benetan talde ahulenei zuzentzen zaizkien aztertuz.

Eta azkenik, baliabideak dituzten adineko pertsonak ahaldundu behar ditugu, adibidez, gairen bati buruzko ekimena sustatu nahi duten jakinez eta horretarako finantza-laguntza emanez.


2020ko argitalpenetan honako hau aurki dezakegu:  “COVID-19 and social exclusion: experiences of older people living in areas of multiple deprivation”Nolakoa izan da esperientzia? Zer ondorio atera dituzue? 

Gure esperientziak erakutsi digu talde askok pandemiaren inpaktua gogorrago esperimentatzen dutela etengabeko desberdintasun-egoera batetik badatoz, bi egoerak elkar lotuta daude.

Erresuma Batuan, pandemiak osasun mentalean duen ondorioen ebidentziarekin egin dugu topo. Pandemia areagotu egin da senideengandik eta lagunengandik banandutako pertsonengan. Hiletetara joan daitezkeen pertsonen kopuru murrizketek, esaterako, eragin nabarmena izan dute osasun mentalean: pertsonek ezin diote negar egin maite duten pertsona baten galerari.

Egia esan, eremu behartsuenetan, non pertsonak etxebizitza prekarioetan bizi diren, horrek eragin handiagoa du: batez ere, pertsonen arteko distantzia lortzea zaila den pilaketa jasaten duten eremuetan.

Era berean, desberdintasun berriak topatzen ditugu bazterketa-egoeran dauden talde batzuekin, sare sozialetarako eta teknologiarako sarbiderik ez dutelako. Gai hau oso nabarmenda da, pertsonen eguneroko komunikazioarekin zerikusia baitu, digitalizaziorantz bidea egin ez dutenekin, alegia. 

chris covid 19

 

Aurten argitaratutako “Age-friendly cities and communities: Policy opportunities and challenges” lanean, OMEk agenda lagunkoiaren inguruan egindako politikak aztertzen ditu eta hura ezartzeko hainbat bide planteatzen ditu. Azalduko zeniguke zeintzuk diren oinarri horiek? Nola ezar litezke Euskadin?

Adinekoekin jarduera lagunkoien irismena handitzeko abiapuntua hiri-inguruneak hobetzeko kanpainak egiten dituzten taldeekin lankidetza sendotzea izango litzateke. Erantzun bat litzateke "hiri adimendunak", "Hiri osasungarriak", "Hiri erresilienteak" eta "hiri jasangarriak" bezalako ekimenetan lan egiten duten taldeekin loturak ezartzea.

Adinekoekiko lagunkoia den mugimendua ahuldu egiten da, hiri- eta landa-garapeneko beste proiektu batzuetatik bereizita jarduten badu, OMEk bultzatutako hiri "osasungarrien" eta "adinekoekiko lagunkoien" programak batu egin behar dira.

Hiri-programen arteko loturak sustatzeak adinekoei egokitutako esku-hartze sorta zabaltzen ere lagun lezake. Adibidez, hiri "adimentsu" eta "jasangarrien" mugimenduak automobilen alternatibak babesteari, energia-eraginkortasuna handitzeari eta kutsadura murrizteari buruz dituen ideiak ere funtsezkoak izan beharko lirateke hiriak "adineko pertsonekin lagunkoiak" izan daitezen. Horrelako proiektuekiko konpromisoak mugikortasunerako baliabide gehiago ekoiztea sustatzen du, eta lehendik dauden proiektuen iraunkortasunari laguntzen dio.

Auzoetan adineko pertsonen aldeko esku-hartzeak egiteko modu berriak diseinatzeari ere erreparatu behar zaio. OMEk adinekoen alde proposatutako eremuek esparru baliotsua eman dute ideiak eta ekimenak garatzeko. Gaur egungo egoeran hauteman ditugun ahuleziak, ordea, hauek dira: proiektuak ezartzen laguntzeko neurriei buruzko ziurgabetasuna, talde isolatuetara iristeko modua, talde minoritarioak inplikatzeko modua eta proiektuen iraunkortasuna bermatzeko modua.

chris artículo


Euskadi lagunkoiak, sortu zenetik, 66 udalerri bildu ditu adiskidetasunaren babespean. Eman diezagukezu zure iritzia sareari buruz? Nola egin beharko genuke aurrera?

Argi eta garbi, sarearen aldetik lorpen handiak izan dira bere prestakuntzatik, eta agian alderdirik txundigarrienak jarduera-aniztasuna eta adineko pertsona-taldeekiko konpromisoa dira. Nire ustez, hurrengo urratsa elkarrekin nola lan egin dezaketen zahartzea eta hiri-interesak ordezkatzen dituzten mugimenduek aztertzea da, gizarteak aurrez aurre dituen arazo nagusietako batzuk konpontzeko.

Adinekoen aldeko ekimenek hiri- eta landa-inguruneak hobetzearekin lotutako ideia berriak bultza ditzakete (adibidez, kutsaduraren eragina nabarmenduz); komunitate-antolamendurako eta elkartasunerako modu berriak gara ditzakete (elikadura- eta energia-kooperatibak); belaunaldien arteko kohesioa bultza dezakete (adibidez, eskoletan eta beste erakunde batzuetan gazteekin lan egiten duten adinekoak).

"Adinekoekin lagunkoia izatea" esaldiak bizi garen gizarteari eragiten dioten desberdintasun eta bidegabekeria zabalenak aitortzea eta horiei aurre egitea esan nahi du.

 

chrisphillipson

Lehen galderan adierazi dugn bezala, aurten Lagunkoitasun Jardunbide Egokien Sarien 4. edizioa egingo dugu, sendotzen ari den eta nazioartean ospea hartzen ari den jardunaldia. Zer suposatzen du zuretzat ekitaldi honetara etortzeak?

Nire ustez, ideiak eta jardunbide egokiak partekatzeko elkartzea esan nahi du, bereziki Europa osoan eta, batez ere, gizartean zatiketa handia eta kohesio-galera dagoen garaian. Nire ustez, elkarrekin lan eginez, adinekoekiko lagunkoiak diren mugimendu berriak eraman ditzakegu aurrera gaur egun gizartea kezkatzen duten arazoei heltzeko.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter