EDE Fundazioko Arturo Carracedok eta Barakaldoko Udaleko Adinekoen Ataleko bi gizarte-langilek, Patricia del Hierrok eta Arantza Garciak, Barakaldo lagunkoiaren egoera aztertu dute gurekin. Zalantzarik gabe, zahartze aktiboa eta ekimen lagunkoiak bultzatzen dituen udalerria da.

Amaitzeko, Amaia del Campo Barakaldoko alkateari elkarrizketa egin diogu, programari buruz duen pertzepzioa eta COVID-19ren ondorioz hiribilduak bizi duen egoera ezagutzeko.

Euskadik munduko udalerri lagunkoien sarerik handiena sortu du, eta Barakaldo handienetako bat da, euskal hiriburuen ondoren. Zenbat jendek parte hartzen du Barakaldo Lagunkoian? Eta zer esperientzia garatu dira?

Herritarren topaketetan 250 pertsona inguru izan ziren, eta horietatik % 20k erantzun positiboa eman zuten. Une honetan, 17 pertsonak osatzen dute talde eragilea. Gainera, 25 pertsona gehiagok osatutako talde laguntzaile bat dago.

Proiektua abian jartzeko faseko gauzarik nabarmenena herritarren 4 topaketak izan ziren. Horietako bitan, Abadiño, Getxo eta Santurtziko taldekideek eta Bizkaiko talde eragileetako teknikariek parte hartu zuten, eta eskerrak eman nahi dizkiegu emandako laguntzagatik.

2019ko irailean hasi zen hedapen-kanpaina oso garrantzitsu batekin; izan ere, Barakaldoko etxe guztietara gonbidapenak bidali ziren, adinekoen talde batek parte hartu zuen sare sozialen bidez bidali zen bideo baten errealizazioan, batez ere whassapt. Azalpen bat egin zen astero deskubritzen zen eta adinekoen zentro soziokultural guztietan kokatuta zegoen lagunkoi hitzaren letrekin. Abenduan egindako herritarren topaketetan. 

Herritarren topaketen aurretik, udal-arlo desberdinetako teknikariekin eta Udalbatzako kideekin prestakuntza-saio bat egin zen.

Urtarriletik aurrera, talde eragilea sortzeko eta prestatzeko saioei ekin zitzaien. Espero zitekeen bezala, COVID-19ak eten egin du eta formatu birtualean eta erdipresentzialean berrabiarazi genituen ekainetik aurrera.

Gaur egun, aurrez aurreko bileren formatua dugu, segurtasun-protokolo zehatzak jarraituz diagnosi-fasean murgilduta gaude.

Barakaldok 65 urtetik gorako herritarren % 23 baino gehiago ditu, urte eta erdi baino gehiago igaro da Euskadi lagunkoiarekin bat egiteko urratsa eman zenetik. Zein izan da udalerriko biztanleek jaso duten erantzuna?

Oso pozik gaude Barakaldoko bizilagunen erantzunarekin. Osatu den talde eragileak Barakaldoko hobekuntzarekin eta ongizatearekin konprometitutako pertsona-talde baten erantzuna izan du eta jarrera eraikitzailea, proaktiboa eta sortzailea erakusten du.

Kasu askotan, elkarteetan esperientzia duten, prestakuntza jasotzen jarraitzeko kezkak dituzten eta lan-ibilbideetan aniztasuna duten pertsonen profila daukagu: irakaskuntzako profesionalak, merkataritza, administrazioa, metal-enpresak eta autonomoak.

Euskadi Lagunkoiak oinarrizko herritarren ahalduntzea bultzatzen du. Nola parte hartu dute Barakaldoko adinekoek? Zer tresna erabili dituzte?

Aurreko erantzunarekin lotuta, prozesuaren une honetan, diagnostikoaren faseari ekiten ari gara, eta, horretarako, lagunkoitasun-galdetegia baliozkotzen eta lantzen ari gara. Era berean, gogoetak egiten ari gara, eta ahalik eta pertsona gehienengana nola hurbildu haurnartzen, Barakaldo adiskidetsuagoa, inklusiboagoa eta bizi-zikloetara egokituagoa izan dadin.

Sare honek adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzen du auzoak eta inguruneak hobetzeko. Talde eragilean zein ideia eta planteamendu aurkeztu dira? Udalak izan al du ekarpenik?

Talde eragileak aurkeztu duen lehen planteamendu formala herritarrek eta, bereziki, adinekoek erakunde publiko eta pribatuetara (batez ere, banku-erakundeetara) sartzeko dituzten zailtasunen azalpena izan da. Korporazioak komunikazio-guneak irekitzeko eta zailtasun horiei erantzuteko interesa agertu du.

2019ko maiatzaren 3an, 4an eta 5ean "harremanak izateko beste modu bat posible da" jardunaldi teknikoa egin zen. Jarraitutasunik izan al du? Zer ondorio atera ziren topaketatik?

Jardunaldi horiek denbora-bankuen estatuko topaketari buruzkoak dira eta 2019an Barakaldo eta bere udal-denbora bankua izan zen egoitza.

Denbora-bankuak aktibo jarraitzen du eta jarduera ugari egiten ditu, besteak beste, bizilagun berriei harrera eginez. Gainera, bakardadeari aurre egiteko eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko baliabidea da.

Bankuak lagunarteko jardunbide egoki gisa baliozkotuta daude.

Ekimen ugari egin dira denbora honetan. Nabarmentzekoa da Inguralde Barakaldoko Garapen Agentziarekiko lankidetza, zeinarekin Euskadi lagunkoiak establezimendu lagunkoien programa sustatu baitu. Zenbat saltoki atxiki zaizkio azkenean ekimenari eta zenbat tailer egin dira? Gehiago egingo dira?

2016tik orain arte 68 saltoki barakaldarrek bat egin dute bat sarearekin. Bederatzi tailer egin dira eta 2020an pandemiaren ondorioz tailerrik egon ez bada ere, berriro hasteko interesa badago, programak bizirik jarraitzen baitu.

Sektore asko daude atxikita (ile-apaindegiak, farmaziak, txikizkako saltokiak, ostalaritza), eta nabarmendu behar dugu merkataritza lagunkoiaren proiektuaren ekimena hiri lagunkoien proiektua bera baino lehenago hasi zela.

Inguraldek hasieratik erakutsi du lankidetza eta elkarlanerako nahia.

 

Amaia del Campo, Barakaldoko ALKATEA

barakaldo alcaldesa


Barakaldo hiri lagunkoia da adinekoekin?

Zalantzarik gabe. Gure biztanleriaren %23a 65 urtetik gorakoa da, eta horrek gure hiria nolakoa izan behar duen hausnartzera behartu gaitu, gure adinekoekin erosoa eta atsegina izan dadin. Premisa horrekin atxikitzen gara Euskadi Lagunkoia sarera, barakaldarren eskutik helburu hori modu parte-hartzailean eta elkarlanean bete ahal izateko. Izan ere, inor ez da gure adinekoak baino hobea gure hirian ikusten dituzten beharrak helarazteko.

Bitartean, Udalak zenbait neurri hartu ditu, hala nola irisgarritasuna hobetzea 8 milioi eurotik gorako inbertsioarekin arrapala mekanikoak eta igogailuak instalatzeko udal-ekipamenduetan, gure hiri-autobusen irisgarritasuna hobetuz.

Nola kalifikatuko zenuke Euskadi lagunkoiarekiko esperientzia?
Esperientzia guztiz aberasgarria dela uste dut, bai adinekoentzat, bai Barakaldorentzat. Herritarrek parte-hartze handia izan dute proiektu honetan, eta horrek hasiera-hasieratik animatu gintuen lan-dinamika parte-hartzaile horren alde egitera. Uste dut emaitza onak izango ditugula gure adinekoak erakusten ari diren jarrerari esker, proiektua oso serio hartuta.

2020a urte zaila izaten ari da herritarrentzat, oro har, eta adinekoentzat, bereziki. Barakaldoko Udalak nola egin dio aurre COVID-19ari, eta zer ekintza espezifiko gauzatu dira zahartze aktiboa sustatzeko?

Pandemiak gure bizitza aldatu du. Harremanak izateko modu desberdinak ezartzera behartu gaitu eta horrek Euskadi Lagunkoia programari ere eragiten dio, bilerak eta lana errealitate berri horretara egokitu behar izan ditugulako. Eta ziur nago Barakaldon sortu den talde eragile horretatik aterako diren proposamenek zerikusi handia izango dutela.

Orain arte, Udalak 14 milioi euro baino gehiago bideratu ditu familia barakaldarrek pandemiaren ondorioei aurre egin ahal izateko neurri eta proiektuetan.

Zahartze aktiboari dagokionez, adineko pertsonen gizarte-zentroak berriz irekitzea aktibatzen duten inguruko lehen udalerrietako bat izan gara, auzoetako kokatutak dauden bazkideen arteko gizarte-harremanetarako ingurune babestu eta segurua ahalbidetzeko.

Barakaldok 10 zentro ditu udalerrian banatuta, eta, gainera, adintech eta udal gaztedi proiektuak abian jartzeko izapideak egiten ari dira. Proiektuaren helburua da teknologia berriak adinekoen kolektiboari hurbiltzea.

Era berean, hurbiltzaileak esperientzia pilotua aurreikusi dugu: ikastetxe bakoitzean pertsona batek lagunduko du Covid 19ri buruzko prebentzio- eta hezkuntza-helburuarekin, gure ustez praktika lagunkoia delarik.

Oharra: argazkiak pandemiaren aurretik atera dira.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter