Saria abenduaren 4an banatuko da, "COVID-19 testuinguruan Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiak Europan IV. Jardunaldian".

"Zurekin gaude" Eskuorria deskargatu

2020. urte honetan irtenbideak bilatu nahi izan dira proiektu ezberdinekin adineko pertsonak COVID-19ren erantzunaren onuradun eta lagungarri izan daitezen; beraz, inguruabar hori kontuan hartu da ekitaldi honetako deialdian parte hartu duten ekimenak baloratzerakoan.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte politiketako sailburuordea; Pilar Sorando, Zahartzaroa, Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkarteko presidentea; Koldo Aulestia, AFAGI-Alzheimer Gipuzkoako presidentea; Beatriz Vazquez, 3D Social Movement-eko kudeatzailea; Santiago Larburu, EUSKOFEDERPEN Pentsiodunen eta Erretiratuen Elkarteen Lurralde Federazioko presidentea; Mª Jesus Goikoetxea, Giza Eskubideetan doktorea eta Psikologian eta Teologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, eta Saioa Landa, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria, botorik izango ez duena.

Irabazleak 3.000 euroko txeke bat jasoko du, saritutako erakundeak adiskidetasun-praktikaren bat egiten duen erakunderen bat bisitatzeko, 2020ko uztailaren 15eko Aginduaren bigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

Saria abenduaren 4an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den "COVID-19 testuinguruan Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiak Europan IV. Jardunaldian" banatuko da.

Izena eman jardunaldian

bbpp2020 portada

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter