Gaur goizean ospatu den Lagunsareako lehen saio tematikoan Establezimendu Lagunkoia ekimena aurkeztu zaie hitzaldian parte hartu duten 15 pertsonei.  Ekimen honen helburua establezimenduak lagunkoiagoak izan daitezen lortzea da, adinekoen beharretara egokitzeko prozesuan aurrera egin, adinekoek bizi diren ingurunean ahalik eta modurik autonomoenean bizitzen jarrai eta ongizatea izan dezaten.



Establezimendu lagunkoia hezkuntza-kanpaina bat da eta, aholkuen bidez, kostu txikiko edo kosturik gabeko jardunbideak proposatzen ditu komertzioei adineko bezeroak erakartzen laguntzeko. Gaurko bideo-deian establezimenduei eskeintzen zaien tailerra zertan datzan azaldu zaie eta honekin batera Lagunsarean egingo ditugun aurkezpenen berri eman.

Lagunsarearekin bat egin!

Hileko lehen astelehenean goizeko 10:00etan gai desberdin bat landuko dugu eta astean zehar foroan materila eta informazio desberdina partekatzen joango gara.

Aurkezpen hauetarako herriek ere aukera dute gairen bat proposatu edo bere herriko ekimenen bat aurkezteko. Horretarako gurekin kontaktuan jarri baino ez dute.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter