"Zure komunitatea aktibatu" ekimen aintzindaria martxan jarri da Euskadin. Getxoko, Algortako eta Areetako 30.000 etxebizitzek gonbidapen bat jaso dute beren etxeetan, herritarrek elkarri laguntza txikiak emateko eta elkar zaintzeko espiritua berreskuratzeko asmoz.

Hau ez da publizitatea, elkartasuna baizik

getxo zurekin

Euskadi mailan "Doble Sonrisa" Fundazioak sustaturiko ekimena da eta Bizkaiko udalerrian jarri da abian, Getxo Zurekin proiektuaren esparruan, gizarte berrikuntza prozesu baten ondoren. Prozesu horretan, udalerriko hainbat herritarrek parte hartu dute, eta horien ekarpena, Rosa Jimenezek, "La Escalera" proiektuaren sortzaileak Madrilen arrakasta handiz egindako sare sozialeko esperientzia aztertzea eta egokitzea izan da. Gainera, hainbat erakunderen babesa du, hala nola Euskadiko Komunitate Kompasiboen Sarea; Euskadi lagunkoia; Bizkaiko Caritas; Gurutze Gorria; SolidaridUP; eta paziente onkohematologikoei laguntzeko boluntarioen Elkartea, Pausoz Pauso, besteak beste.

"Zure jomunitatea aktibatu"-ren espiritua larrialdi sozial eta asistentzial bereziko une batean iritsi da, aurre egiten ari garen pandemiak eragina. Hori dela eta, postontzietan galderak jasotzen dituzten herritarrei erantzunak eskatuko zaizkie, barrua mugiaraziko dizkien galdeak, alegia: zer egingo zenuke zure bizilagunen alde? Pentsatu duzu zure bizitzako uneren batean mendekotasun-egoeran egon zintezkeela edo zaintzak beharko dituzula? Uste duzu zure eskaileran lagunduko zintuztela? Zure eskailera prest al dago behar duten pertsonentzako maitasun- eta laguntza-kate bat martxan jartzeko?

Ekimen txiki eta handi honen bidez, keinu sinpleak egin nahi dira, hala nola bizilagunen paketeak biltzea etxean ez daudenean, haurrak zaintzea, enkargu bat egin, zaborra jaitsi edo bizilagunaren txakurra paseatu... adibidez.

Horrelako proposamen baten aurrean beldurrak eta errezeloak gainditzeko, sustatzaileek garrantzitsutzat jotzen dute ideiarekin sintoniza daitezkeen pertsonekin hitz egitea, behin eta berriz adieraziz ez dela konpromiso handi bat, baizik eta aldeko jarrera, benetan beharrezkoa denean bakarrik jarduteko. Hori dela eta, Doble Sonrisa Fundazioak eta Getxo Zurekinek aholkularitza eskainiko diete euren komunitateko "Zure komunitate aktibatu"-ri bizitza eman nahi dioten guztiei.

Ildo horretan, ekimen hau beren komunitatean martxan jarri nahi duten pertsonek Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidaliz edo 679 019 838 telefonora deituz egin dezakete. Lehen bilera bat eskainiko zaie zalantzak argitzeko eta martxan jartzen laguntzeko; gero, komunitate bakoitzak bere ingurunera egokituko du proiektua, eta proiektuaren arduraduna izango da.

Getxoko udalerrian modu zabalean banatuko den informazioaz gain, kanpainak sustapen-bideo bat izango du, sare sozialetan argitaratuko dena. Bertan, Karmele Jaio idazleak "Zure komunitatea aktibatu" espirituan murgiltzeko gonbidapena luzatzen dio gizarteari, "Zainketak eta laguntza guztion kontua direlako".

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter