Adinekoak dira Trafiko Zuzendaritza okupatzen eta kezkatzen duten lehentasunezko kolektiboetako bat. Bai oinezko gisa, bai garraio publikoaren erabiltzaile gisa, bai gidari gisa, adineko pertsonak bereziki kalteberak dira trafiko-istripuetan.


Biztanleria gero eta zaharragoa denez, eta adinekoen profila gero eta heterogeneoagoa denez, Trafiko Zuzendaritzak bide-istripuen prebentzioaren aldeko apustua egiten jarraitu behar du, sentsibilizazio-ekintza eraginkorren bidez.

Horretarako, lan-jardunaldian ADINEKOEN MUGIKORTASUN SEGURUA: ERRONKA BERRIAK parte hartzera gonbidatzen zaitu. Jardunaldiak bi helburu ditu: batetik, adineko pertsonek mugikortasunean dituzten premiei eta erronkei buruz eztabaidatzea; eta, bestetik, bide-eremuan haien segurtasuna sustatzeko ideiak partekatzea. Halaber, duela hilabete batzuk eginiko inkestaren emaitza eta ondorio nagusiak aurkeztuko ditugu.

Jardunaldia otsailaren 23an, asteartea, 11:00etan izango da. Osasun-egoera kontuan hartuta, formatu birtualean izango da, eta gehienez 90 minutuko iraupena izango du.

PROGRAMA

IZENA EMATEA

Informazio gehiago jasotzeko, bidali helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 945253500 telefonora deitu.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter