Ondarroak Euskadi Lagunkoiarekin bat egin du. Dagoeneko 67 udalerrik osatzen dute lagunkoitasun-sarea Euskadin.

Bizkaiko udalerriak abenduaren amaieran sinatu zuen atxikimendua, nahiz eta bi urte zeramatzaten ekimena lantzen. Ondarroan 2019an aktibatu zen talde eragilea eta 2019-2020 artean aurrediagnostiko bat egin zuten.

Ondoren, 2020an, zenbait talde eragile antolatzen hasi ziren, baina pandemiaren etorreraren ondorioz, aurreikusitako egitura aldatu egin zen eta bi multzotara murriztu zen: bata zaintzarekin lotua eta bestea merkataritzarekin.

Adinekoengana hurbiltzeko, telefono-deiak egin dira, udalerriko hobekuntza-arloei buruzko iritziak eta kezkak jasotzeko.

Une honetan diagnosi txostena prestatzen ari dira.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter