Azkoitia lagunkoiak martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako hainbat ekitaldi egingo ditu. Emakumeek zaintza-lanetan egiten duten ekarpena aintzatesteko balioko dute jarduera horiek.

Berdintasunaren aldeko mezuak

Azkoitia lagunkoiak bat egin du Emakundek abiatutako kanpainarekin, "Nork zaintzen du? Ikus dezagun. Egin dezagun gure zatia ", zaintza-lanak emakumeen eta gizonen artean ikusarazteko, baloratzeko eta banatzeko eskatzen duena. Hala, zaintza lanen banaketa justuagoa eskatu du, ordainduak zein ordaindu gabeak.

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Azkoitia lagunkoiak arreta jarri nahi izan du zaintza-lanak ikusarazteko eta erantzunkidetasunaren alde lan egiteko premian.

Azkoitiko lagunkoia talde sustatzaileak hileko bilera egin zuen atzo baino lehen, eta berdintasunaren aldeko keinu txiki bat egin nahi izan zuen, eredu erantzunkideagoa aldarrikatuz.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter