Otsailean publikatu genuen berrian adierazten genuen bezala, Ondarroak Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egin du. Bizkaiko udalerriak abenduaren amaieran sinatu zuen atxikimendua, nahiz eta bi urte zeramatzaten ekimena lantzen. Orain, talde eragilea ezagutu nahi izan dugu, eta horretarako eurekin bildu gara, Euskadi Lagunkoiara atxikitzearen arrazoiak, taldearen dinamikak, herriarentzako suposatzen dituen onurak eta beste hainbat gai ezagutzeko. 

 

Ondarroa 2020 urte bukaeran atxiki da Euskadi Lagunkoia sarera. Zergatik eman duzue pausoa?

Ondarru gero eta herri edadetuagoa dela ikusita, proiektua ezagutzeko aukera izan dugu. Interesgarria iruditu zaigu beste herrien esperientziak partekatzeko.

Abenduan sinatu duzuen arren, urtebete daramazue ekimena prestatzen. Nolakoa izan da prozesua?

COVID-19a agertu aurreko asmoa talde eragilearekin aurrediagnostikoa egin ondoren 2020an herritar edadetuekin eztabaida taldeak egitea zen. Proiektua guztiz itxita zegoenean eta aurkezpenerako eguna jarrita genuenean (martxoaren 27) iritsi zen 2020 urtea historiara pasaraziko duen pandemia eta planifikatutakoa eten eta egokitu behar izan dugu.
Inkestek hartu diote leku aurrez aurrekoari eta telefonoz eta idatziz egindako inkesta bidez osatu da diagnostikoa. Hala ere, arrisku taldekoak ez zirenekin, profesional eta zaitzaleen eztabaida taldea egin zen.

Talde eragilea zenbat pertsonek osatzen duzue? Eta zein da lana egiteko modua?

Talde eragilean 12 bat lagunek parte hartzen dugu, bertan edadetuak, udaleko ordezkariak eta dinamizatzaileak daude. Batzar bidez lan egiten dugu.

Prozesuaren ze puntutan aurkitzen zarete?

Lanean jarraitzen dugu eta hurrengo pausoa herriari diagnostikoa aurkeztea izango da, hau maiatzaren 27an egingo dugu. Hurrengo pausoa ekimen plana burutzea izango da. 

Ondarru herri lagunkoiagoa izateko, zer egin behar dela uste duzue?

Poliki poliki, ahal den neurrian edadetuen ikuspegia kontutan hartu eta ekintza plana burutu.

Dagoneneko atxikita dauden herriekin kontakturik ba al duzue? 

Kontaktu puntualen bat eduki dugu eta aurrera begira kontaktuan jarraitzeko asmoarekin gaude, nahiz eta pandemiak ez duen laguntzen.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter