Apirilaren 12an Euskadi Lagunkoia sarearen barruan dauden talde eragileetako ordezkariak Lagunsarea plataformaren bitartez bildu dira Durango Lagunkoiaren esperientzia ezagutzeko, guztira 25 lagun. 

Jon Fernández, Durango Amigableko koordinatzaileak, eta taldeko beste bi parte hartzailek, Javier Lozano y Mari Carmen Lorente, herrian aurrera eramaten ari diren podscasten inguruko ekimena azaldu digute, besteak beste, pandemian zehar bakardadeari aurre agiteko sortu duten podcast saioa.

Podcasta zer den azaldu digute. Irratiko programa da, baina ez du zertan momentuan emititua izan beharrik. 2020an zehar hainbat saio grabatu dituzte eta oso arrakastatsuak izan dira. Aurreko urteko azaroan egin genien elkarrizketan programaren informazio guztia eskaini ziguten (artikulua irakurri).

Ekimen aurrera eramateko, taldekideen artean gaiak banatu zituzten, bakoitza aditua den gai batean oinarrituz: kultura, berri onak, landareak, historia... Durangon entzuleak izan dituzte, anekdota bezala, aurrekoan taldekide bati emakume batek kalean bere ahotsa entzun eta ezagutu egin zuen, gelditu eta zoriondu egin zuen egiten ari diren saio ederragatik. 

Alderdi teknikoak ere azaldu dituzte, beste herri lagunkoietan ekimena aurrera eraman nahiko balute, nola egin azaltzeko. 

Zabalkundea egiterako garaian, audioa partekatzeko pertsona nagusiengana modu zuzenean iristeko modua topatu zuten. Alde batetik, Facebook eta WhatsApp bitartez egin dute. Horrez gain, Durangoko irrati publikoan emititzea ere lortu dute. 

LGUNSAREA 12042021 01

Banku lagunkoia ekimena

Talde berbera aitzindaria izaten ari da ere bankuen lagunkoitasun maila lantzeko ekimenean. Urtarrilean hasi ziren ekimena garatzen eta udararako amaitzea aurreikusten dute. Establezimendu lagunkoiekin zerikusi zuzena du: pertsona nagusi asko joaten dira banku sukurtsaletara, eta bertan ez dira gustura sentitzen, ez baitira behar adina lagunkoiak adineko pertsonekin.

Mugikorretako aplikazioak erabiltzea norberaren kontuak eramateko oso arrotza egiten zaie pertsona nagusi askori, baita kajeroetan tramiteak egitea ere, horregatik joaten dira bankuan lan egiten duten pertsonengana. Teknologia berriek aukera asko ematen dituzten arren, ez dira erabilterrazak pertsona nagusi askorentzat.

Bankuetako ordezkariekiei gai hau azaldu nahi diete. Horretarako, diagnosi batekin hasi dira, besteak beste hobetu behar diren gaiak azaltzeko. Bankuetan bizi izan dituzten momentu deserosoak partekatuz eta nola hobetu aztertuz, 10 aholkuko gida burutuko dute. 

Hurrengo saioa

Maiatzaren 3an, astelehena, izango da hurrengo saioa eta farmazia lagunkoiak gaia landuko dugu bertan. 

 

 

 

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter