-
15 Apirila 2021

Guztira 30 establezimenduk parte hartu dute kanpainan, eta adineko pertsonak ardatz hartuta, beren establezimenduak bezeroentzat lagunkoiagoak izateko eta adinekoen beharretara egokitzeko laguntza jaso dute. Kanpainaren helburua izan da, halaber, adinekoen potentziala aprobetxatzea eta udalerriko bizitzan ongizatea sortzeko protagonista bihurtzea, hartara, adin guztientzako gizartea eraikitzen laguntzeko.
Elgoibarko Udalak Euskadi Lagunkoia programarekin bat egin zuen 2018an, adineko pertsonak ardatz hartuta, udalerriko auzoak eta inguruak herritar guztien artean hobetzeko, Elgoibar, adin guztietara egokitutako herria izan dadin.
Horri jarraiki eta helburu hori lortzeko urratsak emate aldera, martxoan, "Establezimendu Lagunkoia" kanpaina jarri zen martxan, adinekoen beharrak kontuan hartuta, establezimenduei horiek erakartzen laguntzeko praktikak eskaini eta dendak adinekoekin lagunkoiak izatea lortzeko.
Izan ere, kontuan izanik adineko pertsonak sarritan joaten direla saltoki txikietara eta zerbitzu onari leialtasunez erantzuten diotela, herriko establezimenduei arretaren kalitatea hobetzeko edota segurtasun eta erosotasun handiagoko espazioak sortzeko parada eskaini nahi izan die Udalak, horrela hazteko ahalmen handia duen merkatu-segmentu bat erakarri eta fidelizatzeko aukera izan dezaten.
Guztira, herriko 30 establezimenduk hartu dute parte formakuntza kanpaina horretan, eta gaurkoan, lagunkoitasun zigilua jaso dute Elgoibar Lagunkoiagoa izateko bidean izandako partaidetzagatik.
Hauek dira “Establezimendu Lagunkoiak” kanpainan parte hartu duten establezimenduak:
- Amaia fruta-denda
- Arauri lurrindegia
- Armueta harategia
- Arrillaga inprenta
- Bidezko merkataritza elikagaiak
- Casa Astigarraga Gys Sport kirola
- Cristina Garcia estetika
- Ecenarro lentzeria
- Eizagirre okindegia
- Farmazabal parafarmazia
- Ferpi moda
- Ibarrenea okindegia
- Ipintza pinturak
- Iría moda
- Irune botika
- Jose Antonio ileapaindegia
- Jubilatuen taberna
- Kala loradenda
- Kima bioestetika
- Lagunak ehungintza
- Mariam fruta-denda
- Mekanosa paperdenda
- Natenzon hortz klinika
- Nº1 en zapatillas oinetakoak
- Pitxintxu liburu-denda
- Sara fruta-denda
- Sarasketa ortopedia
- Surya belardenda
- Txilarre Ekodenda
- Ziarda harategia
‘Establezimendu Lagunkoia’ ekimenean interesa duen saltoki orok parte hartu dezake honako helbidera mezu bat igorriz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Parte hartzaileen testigantzak:
Lurdes Ziorraga, Ipintza margoak "Oso ekimen erabilgarria iruditu zait pertsona nagusiei lagundu behar diegulaz jabetzeko. Momentu honetan lekuz aldatu behar naiz, baina ikastaroan eman dizkiguten gakoak kontuan izango ditut: aulkiak, espazio irekiak, sarrerako arrapala..."
Andoni Tabuada, Colchonería Lagunak "Ikastaroa oso interesgarria izan da. Guk beti izan ditugu pertsona nagusiak kontuan, baina orain adibidez, sarrera aldatu beharko genukeela ikusi dugu. Ezinbestekoa dugu pertsona nagusiei laguntzea".
Ane Beitia, Elgoibarko Alkatea "Gaur egun garrantzitsua da. Udaletxearen izenean eskerrak ematen dizkizuet azaldu duzuen konpromisoagatik eta ekimenean parte hartu duzuelako. Guztion artean adineko pertsonentzako Elgoibar lagunkoiago bat egitea lortuko dugu".
Talde eragilea: Joserra Ecenarro, Andoni Segundo, Marixabel Aizpurua, Gotzone Aierdi eta Pedro Andonegi "Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzera animatu diren establezimendu guztiei. Guretzat sorpresa handia izan zen, hasiera batean 10-12 inguru interesatuko zirela pentsatzen baikenuen, eta bilerara 30 baino gehiago etorri ziren eta ekimenarekin jarraitu zuten. Dendaz denda joan ginen zertan oinarritzen den azalduz eta orain animatu ez direnek pausoa ematea espero dugu".
Blanca Larrañaga, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia "Oso polita izango litzateke orain zigilua jaso duten dendek animatu ez direnei euren esperientzia lagunkoiak partekatzea".